Hurrengorako biziberrituta

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Ixmucane 2018ko abenduaren 21a

Abenduak 14 iritsi zen. Partidaren eguna, baloia gogor ostikatzeko eguna.

Etxetik atera baino lehen aurre-afaritxo bat egin energiaz betetzeko eta prest geunden Ibarrarantz abiatzeko.

Etxetik denborarekin ateratzeak ez zidan ezertarako balio izan, nork esango zidan kiroldegira joaten galduko nintzela… Urduritasuna handitzen zihoan segundoz segundo, pentsatuz hurrengo jirarako aurrezten hasi beharko nuela. Azkenean iritsi nintzen, berandu baina han nengoen.
Talde guztia elkartzerakoan gogotsu geundenaren sentsazioa nuen, jolasten ditugun partida guztiak horrela hasi eta bukatzen baititugu. Baina lehenengo zatikoa ez zen gure jokorik onena izan, eta falta zitzaiguna, gure atezain gogorra lesionatu zen. Uste dut denoi jaitsi zitzaigula animoa, baina partida amaitu arte topera jarraitzen saiatu ginen.


Emaitza ez zen gustukoa izan, baina garbi dugu hurrengorako biziberrituta joango garela eta ez dugula baloi bat bera ere utziko ateko marra zeharkatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!