[Aulkitik] Hau da bidea

Erabiltzailearen aurpegia Nahia Alkorta 2018ko abe. 12a, 08:00

Asteburu berezi eta luze bat aurrean genuela, ostegunean Zarautzera abiatu ginen zubiari hasiera paregabea emateko eta gainerako egunak libre edukiz, egunak aprobetxatzeko.

Nabaria zen jada negua zela, 18:00ak iritsi eta dagoeneko eguzki izpirik jasotzen ez genuenean. Aurreko partidatik, sentsazio onekin gentozen, garaipen oso garrantzitsu batetik, hortaz bidea hau zela jakinda, ezinbestekoa zen garaipena.

Bagenekien partida zaila izango zela, beraien datuak ikusiz: etxean ez zuten partidarik galdu zarauztarrek, bakarra berdindu eta gainerako guztiak irabazi. Hau jakinda, inoiz baino gogo gehiagorekin joan ginen partida irabazteko eta beraien zelaian irabazle bezala estreinatzeko.

Zarautzera heldu orduko, aldageletan Gariren Picasso artelanaz gozatu genuen, beti ere gure umorearekin. Jarraian beroketa oso on bat egin ostean partidari ekin genion intentsitate eta gogo handiekin. Azpimarratzekoa da, taldeak hasieratik erakutsi eta izan zuen jarrera; argi ikusi dezakegu 5. minutuan iritsi zen Maddiren itzelezko erdi txilena batetik etorri zen golarekin. Honek asko lagundu zigun lasaitasun eta gogo gehiago izateko. Nahiz eta lehen gola iritsi, bigarrenaren bila genbiltzan, eta Tolosaren nagusitasun baten ondorioz heldu zen azkenean bi eta hutsekoa: Bengok egindako pase ezin hobearekin Izarok atera sartu zuen. Honek lasaitasun gehiago eman zigun baina lehen zatia ondo bukatzeko beste Bengoren pase batetik etorri zen hirugarrena, Ireneren baloikada garaiezina. Emaitza paregabe honekin joan ginen atsedenaldira, normalean baino neke gehiago nabari zen, baino Imanolek argitu zigunez ez genuen Carrefour CF baten aurka jolasten.

Bigarren zatia ekin eta segituan gure goleatzaile den Bengoren gola iritsi zen markagailua 4-0 ipiniz. Jarrera on horrekin bukatu genuen partida, beti ere, partida guztietara etortzen diren gure jarraitzaileen laguntza eta animoei esker 3 puntuak etxera ekarriz.

Datorren aste bukaeran partida ez dugula jakinda, sentsazio onekin joan nahi genuen urte honetan jokatuko dugun azken partidara, beraz bi aste hauetan gogor entrenatu eta Usabalen ikusiko dugu elkar, Aurrera de Vitoria taldearen aurka.

Aupa Tolosa!

Nahia Alkorta Tolosa CF, Euskal Liga

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!