Aurreko partiden emaitzei buelta eman nahian, urduritasuna nabari zen gure artean. Bagenekien aurkariak gogorrak zirela eta asko saiatu beharko genuela, baina urduritasuna alde batera utziz aukera paregabea zen berriro garaipena lortzeko.
Eskerrak gure nerbioak alde batera geratu ziren tapoiaren jolasarekin, barrez eta taldekoen artean brometan lasaitzen joan ginen, nahiz eta June desesperatu.
Aste osoan zehar oso ondo eta gogor entrenatu genuen eta partidan horrela erakutsi genuen, aurreko partidatan lortu gabeko baina Imanolek eskatutako kontundentzia lortu genuela uste dut.
Aldagelan geundela, beroketara atera baino lehen, betiko txarla eduki genuen eta Imanolek atsedenaldira irabazten joaten saiatu behar genuela eskatu zigun.
Asko motibatu gintuen eta gure artean ere animatu egin ginen. Gogor hasi eta lehenengo zatian 4-0 irabazten joan ginen atsedenaldira. Sartzen genuen gol bakoitzeko poztasuna zen nabari, hainbeste saiatu eta borroka egin eta gero, gauzak ondo ateratzen zitzaizkigula zirudien. Bigarren zatian gogor segi eta
5-0eko emaitza lortu genuen.
Ikusten dugu, borroka eginez eta sinistuz edozer gauza lortu ahal dugula, beraz, gogor segi eta goazen aurrera neskak!
Mireia Diez Tolosa CF, Euskal Liga