[Aulkitik] Lanean jarraitu behar

Erabiltzailearen aurpegia Patricia Larrarte 2018ko urriaren 24a

Aurreko astean, Bizkerre taldearen aurkako partida jokatu genuen. Bizkaian jokatzen dugun guztietan bezala, autobusean joan ginen.

Zuriñek bere gitarrarekin batera, bidai “luze” guztietan bezala, kontzertu bat eskaini zigun. Eta bidaiaren bukaeran ohituraz abesten genuen “Camina” jo zuen.

Getxora iritsi eta berehala partiduan kontzentratu ginen, bagenekien zaila izango zela eta dena eman beharko genuela Bizkerre taldeari aurre egiteko.

Lehenengo zatiaren hasieran Ireneren eskutik iritsi zen gure gola,baina denbora gutxian aurkako jugada batean, Bizkerrek gola sartu zuen.

Hainbat aukera izan arren, ez genuen lortu bigarren gola sartzea. Eta partida 1-1 emaitzarekin amaitu zen.

Orain lanean jarraitu behar dugu, eta aste honetan etxean jokatuko dugun partidan zentratu behar gara, eta esfortzuarekin eta gure afizioarekin ziur emaitza hobeak lortuko ditugula.

Aupa Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!