Urte osoko lehen zati ederrena jokatu genuen, gauza asko ondo eginaz, baloia azkar mugituz, sakontasunez, zelai erdian ondo eta defentsan serio. Ondorioa, 3-0.
Hasieran Maria Martijari animoak emanez pankarta; ligamentu gurutzatuak puskatuta ditu eta bederatzi hilabete egongo da geldik. Lesioa, jokalarien amets gaiztoa.
Itziar La de Benito Uzturretik bueltan berandu iritsi zen partidara. Amona Tererekin hizketan hasi eta Bedaioko berri emanez partida joan zitzaigun. Bedaio de arriba y de abajo. Bere alaba atera zenean enteratu al zen? Portzierto, Aioraren ama Bearnekoa da: kasta!
Kontxi berriz, bere alabak kale egindakoan marmarka. Besteak berdin, «noski, hemendik erraz ikusten da».
Saioaren gurasoak non ziren? Ba alaba Saioak egin zituen erregateak Laudrupek ere ez zituen egin bere garai onenetan. Aitaren presiorik gabe, alaba libre: «Como el sol cuando amanece». Bigarren gola berak sartu zuen.
Lehena Mariak. Jaurtiketa egin eta harmailetara begira. Bazekien barrura joango zela: escuela merengue.
Hirugarrena Izarnek sartu zuen urrutiko jaurtiketa batean. Ikaragarria. 10 zenbakiak amets egingo du berarekin.
Beraiek aurrelari azkar bat zuten, baina gure Mireiarekin konparatuta… Ezinezkoa Igartua gainditzea. Hori defentsa duguna! Kontratua berrikusi beharko dugu. Hori bai, beste gauzak errez egin, eh Imanol!
Atsedenaldian Bidegoxora joan ginen, Erreala ikustera: 0-1.
Bigarren zatian Iraitzen deia jaso nuen. Jubenilak Mutrikura eramateko jendea behar zutela arratsaldean. Bati eta besteari deika, partida ezer gutxi ikusi nuen. Henar, afaria zor digu Iraitzek! Eta zorionak, Juanjo! Laida Balerdi, jada 15 urte, zorionak zuretzat ere. Ballano, eskua laster sendatu!
Laugarren gola Maddik buruz sartu zuen; elegante. Azkenik, bosgarrena, Leirek lortu zuen. Posteekin gogor borrokatu ondoren.
Patricia, June, Ainhoa, Izaro, Mirari, Irati, Alaia, Bengo, Naroa, Belda, Eneritz eta Zuri. Oihana zutaz ez naiz ahazten, hurrengo urterako prest.
Iraola prestatzaile fisikoa, más ritmo, mesedez, Guillermo Sigan eta nola ez, El pater Marcelino, igandeko garaipena berarentzat. Ez du sinistuko nola jokatu zuten, «Todo es mejorable» bideoa erakutsi mesedez. Sevilla aldera joan zaigu aste bat igarotzera, tiene un color especial… laralaralala, indar berrituta etorriko zaigu.
Bukatzera noa, ezta? Hori duk txapa! Sekulako denboraldia egiten ari zarete; amaitzera goaz, historikoa, egindako lanak fruitua dakar beti. Emakumeen futbola Tolosa CF-n aurrera doa, pausoak sendo emanez, zorionak denei! Aupa Tolosa trakatra! Mekaguen, Sebas ahaztera nindoan: katakrak!