Bide onetik goaz, baina falta da

Erabiltzailearen aurpegia Leire Lopetegi 2018ko mar. 8a, 08:31

Asteburu honetan Gasteizen jokatzen genuen Lakuaren aurka. Horretarako aste guztian zehar entrenatu genuen dena landuta eta argi edukitzeko. Lanean bezala noizbehinka atzera joan behar da gero aurrerantz hobeto joateko.

Azkeneko asteetan lesio eta katarroekin jende gutxiago egon gara entrenatzen. Hasiera batean Naroa zen eztulka hastean ito egin behar zuela ematen zuena, baina bera ondo jartzen hasi eta orain Izarne hasi zaigu, bat ez denean bestea izaten da. Bien artean Imanolen txarlak mozten dituzte. Bestalde, bozgorailuen arduradunak (auskalo zein izango ote den) asteazkeneko entrenamendu ondorengo dutxan musikarik gabe utzi gintuen, bateria agortu eta itzali egin baitzen eta ez da lehenengo aldia izan gainera: hau fundamentua!

Larunbat eguerdia iritsi zen, denak korrika eta goiz bazkaldu eta Gasteizerantz abiatu ginen autobusean. Garikanotarrak izan ezik, VIP izanda, kotxean joan ziren bi ahizpak. Lesionatuak ere taldea animatzeko intentzioarekin joan ziren, talde guztia gindoazen partidara. Ai! ez, bi pertsona falta ziren; bata lanean eta bestea bidaiatzen zeuden. Belda eta Saioa ziren, orain bakoitzak asmatu dezan zein zen lanean zegoena eta zein bidaian, biak ezagututa segituan jakingo duzue, jejeje...

Gasteizera iritsi ginen eta lokatz eta Aiorak esan bezala gaztaina tartean berotu ondoren partida hasi zen. Lehenengo zatian beren erritmoan sartu ginen eta hortik atera ezinik ibili ginen, guk dakigun bezala jokatu gabe eta erritmorik sartu gabe baina hala ere markagailua ireki genuen. Deskantsuan aulkikoen eta entrenatzailearen bronka jaso ondoren bigarren zatian ondo jokatu eta sentsazio onekin geratzera atera ginen. Hobeto jokatu genuen bigarren zatian eta partida 1-4koarekin amaitu zen. Golak: Izarnek bi, Gari eta Herrerok bana.

Bide onetik goaz baina oraindik pixka bat geratzen zaigu sentsazio onekin geratzeko. Horrela jarraitu behar dugu eta inoiz baino gehiago denok elkarrekin azken txanpa honetan. Eskerrik asko taldekide guztiei horrelako harremana edukitzeagatik eta lana eramangarria egiteagatik, plazer bat da zuekin jokatzea eta gehiago ligan horren ondo joanda. Eta baita eskerrik asko ere astebururo harmailetan animatzen egoten zareten guraso eta lagunei.

Aupa neskak! Aupa Tolosa!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!