'Road to Lakua'

Erabiltzailearen aurpegia Guillermo Benito 2018ko ots. 28a, 14:05

Igandean 16:30ean Usabal Arenan genuen partida Elorrioko urpekari oriaren aurka. Giro ederra, eguzkia eta manga motzeko kamisetak ere ikusi genituen partida hasi baino lehen. Aurreko asteko porrota atzean utzita, 3 puntuak Tolosan geratzeko lan fina egin behar izan zuten gure neskek.

Lehen zatia nahasia izan zen aukera garbirik gabe, arriskurik gabe iristen ginen Elorrioko atera. 0-0 iritsi ginen atsedenaldira. Bat-batean, epaileak zaintiratua izan zuen eskuin belaunean eta ezingo zuela jarraitu adierazi zion Imanol Iraola delegatuari.

Beroketa ariketak egitera irten nintzen, epaileak lesioa bazuen nik neu irteteko bere ordez. Baina Marcelino (Biltxes) erizainak egin zion bendajeari esker epaileak jarraitu ahal izan zuen. "Bendaje compresivo en zona isquiotibial de zona distal a frontal" esan zuen Marcelinok... (oraindik ere zer den jakin nahi dut kar kar).

Bigarren zatiaren 66.minutuan Leire Mantxukitx aulkira joan eta Ainhoa Bengoma atera zen zelaira. Freskotasun pixka bat sartu zuen goran Imanol Simeonek. 73.minutuan Leonel Izarnek Elorrioko atezainari 'kartera eta baita boltsoa ere lapurtu zizkion lehenengo baloia sareetara bidaltzeko!

Bigarren aldaketa: Saioa Forlan aulkira eta Irene Jr. jubenila zelaira. 82. minutuan ezker aldetik Ainhoa area barrura sartu eta baloia gurutzatuz 2-0ekoa lortu zuen. Partida bukatzear zela Irenek izan zuen azken aukera 3-0ekoa sartzeko, baina bere jaurtiketa kanpoaldeko sarera joan zen.

Honenbestez, 3 puntu garrantzitsu irabazi genituen. Bizkerre eta Arratiak ere beren partiduak irabazi zituzten. Horrela esan zigun Sebasek, “nunca caminaras solo”.

Larunbatean Lakuan dugu partida... ea 3 puntuak etxera ekartzen ditugun. Bide batez, besarkada handi bat Maria Martijari, aurreko astean lesio larria izan baitzuen (lotailua puskatu du) eta denboraldiari agur esan behar izan dio.

Azkenekoz, eskerrak eman nahi dizkiot talde guztiari, eta bereziki, Naroa eta Patrizia atezainei, oso gogor entrenatzen dutelako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!