[Aulkitik] Lehenengo postuetara gerturatzeko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Cavero 2018ko otsailaren 15a

Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, egun aproposa zen dinamika txarretik ateratzeko. Lehenengo postuan zegoen Arratia zetorren Usabalera, aurreko urtean bigarren mailatik jaitsitakoak.

Entrenatzen den bezala jolasten dela diote, eta egia esan aste horretako entrenamenduek partidaren antza handia izan zuten. Aurreko asteetako bi porrotak inpotentzia puntu batekin utziarazi ziguten eta hori dela eta argi geneukan sentimendu hori nolabait ere zelaian atera behar genuela, eta halaxe izan zen.

Oso partida lehiatua izan zen baina azkenean merezitako hiru puntuak Tolosan geratu ziren. Lehenengo postuetara gerturatzeko balio izan digu garaipen honek, lehenengo postutik 6 puntutara (Bizkerre).

Inauterien ondoren Bizkerreren aurka jokatuko dugu Getxon, partida zaila. Baina lehenengo lehenengoa, aste honetako atsedenaldia izan da. A zer nolako atsedenaldia...

Bestalde Izarne Sarasola Espainiako 16 azpiko selekzioarekin deitua izan da Ingalaterran jokatuko den UEFA Sub16 lehiaketa jokatzeko. Zorionak Izarne!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!