Aulkitik. Sentsazio onak berreskuratuz

Erabiltzailearen aurpegia Alaia Goñi 2018ko urt. 24a, 08:05

Sentsazio onak berreskuratu beharrak geneuzkan Añorgaren aurkako partidan. Pauldarrak-en aurkako partida atzean utzita gogotsu abiatu ginen Añorgara. Irabazteko gogo guztiarekin joan ginen. Bagenekien ez zela partida erraza izango eta zelaiak ere ez zuela gure jokoa erraztuko.

Partidari hasiera ona eman genion baina ez zitzaigun erraza egiten baloia ondo ukitzea espazio txikiak baitzeuden jokalarien artean. 20. minutuan Bengok markagailuan 0-1ekoa ezarri zuen eta bi minutu beranduago 0-2ekoa. Baina pozak ez zigun luzarorako iraun, Añorgak gola sartu baitzuen. Atsedenaldira 1-2koarekin joan ginen. 80. minutuan Bengok hat-trick egin zuen eta penalti baten ondorioz 2-3koarekin amaitu genuen.

Pozik lortutako garaipenarekin eta beste 3 puntu Tolosara. Gainera, Sebasen urtebetetze eguna zen eta berak ekarritako bonbak janez eman genion amaiera egunari.

Hurrengo partida gaur asteazkena jokatuko dugu Beasainen, Goierri-Gorriren aurka, 20:00etan. Elurragatik bertan behera jokatutako jardunaldiko partida izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!