Nahi eta ezinaren arteko borroka

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Bengoetxea 2018ko urtarrilaren 18a

Gabon giroa atzean utzita, pastak, turroia eta bonboiak barne, Beasainera joan ginen urteari hasiera gozoa emateko baina alferrik, zelaia elurrez betea zegoenez ezin izan zen partida jokatu. Hainbat pilotada bota elkarri, argazki pare bat ere atera eta etxera egin genuen buelta.

15:30ean zen gure partida Pauldarraken aurka. Ordu polita ondoren arratsaldea aprobetxatzeko, besteentzat berriz, ez hain ona, gehiengoak etxean sartu eta azterketetarako ikasten jarri behar zutelako.

Partida hasi baino lehen taldekideen artean komentatu genuen eta ez genuen oso sentsazio onekin amaitu beroketa. Oso pisutsua izan zen partida, denok espero genuen gola baina 0-0 bukatu genuen, sentsazio okerragoekin alegia. Harmailetako gure jarraitzaileek ez zioten animatzeari uzten, hainbat aukera izan genituen eta partida aurrera aterako genuela sinesten genuen baina azkenean ezer ere ez. Emaitza honek, ikasteko, aurrera jarraitzeko eta borrokatzeko indar handiagoak eman dizkigu.

Geure burua dagoeneko hurrengo partidan pentsatzen ari da eta Añorgan gaur azalduko gara inoiz baino gose handiagoarekin hiru puntuen bila. Zaila bada, badago lortzea! Egurra neskak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!