Puntu bat falta zaigu oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Iraola 2017ko apirilaren 6a

Gasteizen genuen aste honetakoa, Aurrera de Vitoriaren aurka. Aurreko astean bezala, gure salbazio matematikoaren bila abiatu ginen Araba aldera.

Beraien egoera gurea baina okerragoa izanda, ez zuten ezer galtzekorik.

Autobusean, beti bezala Leire mikrofonoetan. Aste honetan aurreko Markelinen Aulkitik-en efektua zela eta, rantxerak izan ziren nagusi. Autobusa siestarako prest zegoen momentuan hasi zen Leireren errepertorioa. Ez dakit La nagusian edo Do sostenituan ari zen, baina Mexikotik entzungo ote zuten...

Partidari dagokionez, ondo hasi bagina ere, ez genuen lortu markagailuan aurretik jartzea. Bigarren zatian, beraien urruneko jaurtiketa bati esker sartu zuten 1-0ekoa. Partida amaitzeko 10 segundoren faltan, Ireneren jaurtiketa bati esker, eta atezainaren laguntzaz, 1-1ekoa lortu genuen. Salbazioa lortzeko puntu bat falta zaigularik bueltatu ginen etxera.

Bueltakoan, astero lez, Aulkitik egitea nori tokatzen zitzaion liskarrean, Naroak ni bakarrik falta nintzela komentatu zuen. Taldearen presio gogorraren ondoren, egin behar, ba! Idaztea ez da nirea. Azkenekoz zerbait idatzi nuenean  eskolako diktadoak izango ote ziren... Ni bai ez naizela salbatuko...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!