Eskuan izan arte...

Erabiltzailearen aurpegia Markelin Cabero 2017ko martxoaren 30a

Behatz puntekin ukitzen dugu aurten jarritako helburua, baino eskuan izan arte... Sentsazio honekin ibili gara azken asteetan.

Presiorik ez izateak gizakia erlaxatzera eramaten du, eta nire ustez hori gertatu zen larunbateko norgehiagokan. Gipuzkoar derbia zen hernaniarren aurkakoa. Gogoa genuen baina ez zitzaigun ezer atera. Askoz hobeak izan ziren eta hiru gol besazpian jasota joan ginen etxera.

Egun polita izan zen nesken futbolaz gozatzeko. Goiz-goizetik lehenik infantilen txanda. Bi taldeak Añorgako bi taldeei markagailuan gailenduz, eta ondoren kadeteak. Hondarribiaren aurka jokatu zuten, sailkapenean goiko bi taldeen arteko partida izan zen, eta berdinketarekin amaitu zen. Joko polita eta poztasuna nagusi. Harrobi ona dago, lan onaren eredu. Igandean jubenilek ere garaipena lortu zuten, denboraldi bikain baten isla.

Parentesi honen ondoren, larunbata ongi amaitzeko gure taldearen garaipena falta zen salbazioa ia erabakita uzteko. Aldagelan betiko musika, txumba txumba, despacito, subeme la... Egunen batean Los Tigres del Norte-ko rantxeraren batekin joan beharko... Astean zehar oso ondo entrenatu genuen arren, partida txarra. 0-3. Hurrengo astean beharko. Taldeak askoz gehiago eman dezake, baina futbolean askotan...
Ondorio moduan, esan beharra daukat gogotsu gaudela salbazioa ahal den azkarren lortzeko eta klase guztietako musikarekin ospatzeko, baina oraindik ez dugu ezer lortu. Horregatik, geratzen diren partidak gogotsu aurrera atera eta gero bakarrik hasi gaitezke kostaldean pentsatzen...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!