Aulkitik: «Garaipen bihurturiko esperientzia»

Erabiltzailearen aurpegia Naroa Garayalde 2017ko martxoaren 23a

Esperientzi berria bizitu nuen aurreko larunbatean. Euskal Ligako taldearekin jokatzera joan behar nuen, eta hasieran pixka bat urduri sentitu nintzen, baina, bertako giroa ikusita eta nola zaindu ninduten ikusita, urduritasun guztiak alde batean utzi nituen.

Partida garrantzitsua jokatzen genuen, eta gogor eutsi behar genien. Lehenengo zatira entxufatuta atera ginen, baina ez ziguten gure jokoa egiten uzten. Horren ondorioz iritsi zen beraien gola.

Berriro ere markagailuari buelta ematea tokatzen zitzaigun, baina ez genuen inongo galera ikusten partida aurrera ateratzeko.

Bigarren zatira gogor atera ginen, eta lehen minutuak igaro ondoren iritsi zen gure gola. Horren laguntzaz gure jokoa egiten jarraitu genuen, eta bigarren gola sartu genuen.

Partidako momentu hoberena etortzear zegoen, ordea, zorigaiztoko lesio baten ondorioz, ni atezain izanda, jokalari bezala jokatu behar izan nuen minutu batzuetan. Azkenik, partidako emaitza onarekin sagardotegira joan ginen ospatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!