Ostegunean Bizkerreren kontra jokatu genuen eta bagenekien ez zela partida erraza izango.Horrelaxe izan zen 0-3-koarekin amaitu zen, partida txarra egin genuen eta ez genuen jokoan asmatu.
Osteguneko partida ahaztu eta igandean Bilbora abiatu ginen. Aldagelan sartu eta Guillermoren eta Imanolen txarlak entzun ondoren irabazteko asmoz atera ginen zelaira. Lehenengo zatian taldea puskaturik zegoen eta ondorioz 1-0ekoarekin amaitu zen lehen zatia. Bigarren zatian ordea, beste talde bat izango bagina bezala atera ginen zelaira eta irabaziko genuela seguru geunden. Ainhoa Garikanok sartu zuen lehenengo gola eta Juneri esker 1-2-koarekin amaitu zen partida.
Urteari garaipenarekin eman diogu bukaera eta 9.postuan, ez dago batere gaizki.