Anbizioa izan behar dugu

Erabiltzailearen aurpegia Zuriñe Iglesias 2016ko azaroaren 30a

Partida berezia zen, Berazubin jolasten baikenuen. Ligako lehenengo partida ere zelai honetan jokatu genuen 3-1 irabaziz. Taldeko txikienek esperientzia txarrak genituen zelai honetan, bi liga galdu baikenituen arestian.

Hala eta guztiz ere, prest geunden berriz ere iraganari aurre egiteko. Tolooooo... e! Tolooooo...e! Tolooooo..e,e,e! Leirek arnasestuka eta kexaka bukatzen du grito de gerra egiten dugun bakoitzean, ez didazue uzten bukatzen, esaten du.

Norgehiagoka hasi bezain laster, baloiaren jabe egin ginen, alde batetik bestera mugituz aukerak sortu arte. Nahiz eta guk eduki jabetza beraiek ere eduki zituzten bizpahiru aukera, baina ez zuten asmatu. Guk bat, ordea, pazientziarekin baloia ukituz areaz kanpoko jaurtiketa baten ondoren iritsi zen Eliren gola, barkatu, «golazoa!». Horrela iritsi ginen atsedenaldira, markagailua alde genuela.

Bigarren zatia antzera ekin genion. Jokaldi batean, denak bukatutzat eman genuenean eta jada gure zelairantz korri eginez gindoazenean, bat-batean gola! Ainhoa Garikanok sartu zuen, atezainaren hutsegite baten ondorioz, denok galdezka geunden nola sartu ote zuen Ainhoak gola, ez dakigu nola, baina sartu zuen, hori da garrantzitsuena. Hirugarren gola alboko sake baten ondoren sartu nuen, porteriaren marra zapalduz. Horrela bukatu zen norgehiagoka, gurasoen txaloak eskertuz. Pixkanaka-pixkanaka zelai honi neurria hartzen hasiak gara. Ea partida gehiago jolasten ditugun Berazubin.

Sailkapenean lasaiago gaude, orain erdialdean, baina ezin gara erlaxatu. Dinamika honetan jarraitu behar dugu. Anbizioa izan behar dugu, eta hurrengo partidan hiru puntuen bila atera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!