Aulkitik: Aiora Galarza

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2016ko otsailaren 29a

Azkeneko partidak utzitako zapore gazi gozoaren ondoren, lehen itzulia ondo bukatzeko asmoz entrenatu genuen aste osoan zehar. Nahiz eta lesioak eta azterketak medio jokalari batzuk falta bi jubenilen laguntzarekin gogotsu elkartu ginen igande goizean Zumaiarren aurkako partida jokatzeko.

Aldagelara joan baino lehen infantil nesken partidari begira egon ginen eta baloia nola ukitzen duten ikusita ez dago zalantzarik Tolosako nesken taldearen etorkizuna esku onetan dagoela. Hau bukatzean gure txanda zen eta horrela ekin genion partidari.

Hasieratik baloi jabetza gure esku izan genuen baina, hutseko berdinketarekin amaitu zen lehen zatia.

Bigarren zatian ere antzeko joan zen partida, baina partidaren bila joateko apustu sendoa egin genuen eta horrela aukerak iristen hasi ziren. Ala azken minutuetan penaltiz lortu genuen partidako gol bakarra. Bukaera arte sufritzea tokatu zitzaigun baina azkenean gure helburua bete genuen. Azken partidetan bezala amore eman gabe bukaera arte borrokatuta hiru puntuak etxean gelditu ziren.

Denboraldi erdirako jarritako helburua beteta giro ona nabari zen partida amaieran aldagelan.

Partidaz partida hobeto ulertzen dugu elkar eta ea orain arte bezala lanean jarraituz helburu berriak betetzeko gai garen. Aupa neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!