Benjaminen debuta

Tolosaren nesken benjamin taldeak lehen aldiz jokatu du. Lehen taldeak, berriz, garaipen garrantzitsua lortu du Allerruren aurka.

SENIORRAK: TOLOSA 7 – ALLERRU 2

GOLEGILEAK: Alazne Garmendia, Oihana Ugartemendia, Eli Garmendia, Leire Lopetegi (2), Eider Lopetegi eta Mirari Arteaga.

Hiru puntu garrantzitsu Tolosarentzat. Azken partidako porrotaren ondoren, garaipen gosez ziren Tolosako neskak. Ezinbestekoa zen hiru puntuak etxean gelditza goi postuetan jarraitu ahal izateko, eta Tolosarren zorionerako horrela izan zen.

Lehenengo zatiko 15. minutuan iritsi zen etxekoen lehen gola. Alaznek azkartasuna baliatu zuen baloia sareratzeko. Minutu gutxira, Oihana atezainaren aurrean bakarrik geratu zen, eta ederki asmatu zuen markagailuan aldea handitzeko.

Kanpokoek ordea, ez zuten amore eman eta lehenengo gola sartzearekin batera, tolosarren ezusterako, bigarrena ere segidan lortu zuten. Binakoarekin iritsi zen atsedenaldira.

Atsedenaldian pilak kargatuta, gogotsu irten ziren urdinak garaipenaren bila. Berehala iritsi zen markagailuan aurre hartzeko balio zuen etxekoen gola. Hortik aurrera nesken jarrera erabat aldatu zen gol festa ikusteko aukera izan zen. Azkenean, 7-2.

Aste honetako garaipenarekin hirugarren postuan kokatu dira tolosarrak, bigarrenarengandik hiru puntura. Datorren astean Mutrikuren aurka jokatuko dute arratsaldeko 17:30ean, Usabalen berriro ere.

Mirari Arteagak debuta egin zuen lesioa gainditu eta gero. Zorionak eta Animo!

KADETEAK: MARIÑO 1 - TOLOSA 1

GOLEGILEA: Eider Tejeria

Partida osoa tolosarrak dominatzen izan ziren, eta aurreneko zatian jaurtiketa bikain batekin Eiderrek gol ona sartu zuen. Bigarren zatiaren hasieran, korner batean, etxeko taldearen gola iritsi zen. Dominatzen jarraitu zuten tolosarrek, aukera asko izan zituen, baina harrigarria dirudien arren, ez zen gola lortzerik izan.

Hurrengo partida, larunbatean 11:00etan izango da Añorgan, liderraren aurka.

Beste emaitzak:

Infantilak: TOLOSA A 13 – BEASAIN 1

Infantilak: TOLOSA B 2 – ORDIZIA 1

Alebinak: ILINTXA 0 – TOLOSA A 7

Alebinak: TOLOSA B 6 – TOLOSA C 8

Benjaminak: INTXAURDI 2 – TOLOSA 9

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!