Intxaurdiko lehen txapeldunak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2015eko abenduaren 30a

Asteburuan Intxaurdiko I. Elkartasun Txapelketa jokatu zen, Donostian

Tolosa CF-ko infantilen A taldeak irabazi zu finala, Intxaurdiren aurka, 4-0. Azken partida horretara iritsi aurretik, lehen fase bat jokatu behar izan zuten tolosarrek. Urdinen aurkariak Mariño, Urki eta Zumaiako izan ziren, eta guztiei irabaztea lortu zuten.

Behin finalerdietan, Azpeitiko Lagun Onaken aurka jokatu zuten tolosarrek, eta partida hori 2-0 irabazi zuten, finalerako txartela lortuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!