Nagusiak: TOLOSA 3- INTXAURDI 0
GOLEGILEAK: JOANA GARMENDIA. AINHOA BELDARRAIN ETA IRENE REGIL
Lehen zatiari jokoa kontrolatuz ekin genion, eta zenbait aukeren ostean lehen gola sartu zuen Joanak. Bide beretik jarraitu genuen, aparteko jokorik erakutsi gabe, baina aldi berean estualdi larregirik gabe. Halako batean, area ertzetik “Beldak” gol bikaina sartu zuen. 2-0ekoarekin, beraz, joan ginen aldageletara.
Bigarren zatian gauzak ez ziren asko aldatu. Pixka bat erlaxatzearen ondorioz donostiarrak gehiago inguratu ziren gure area ingurura, aukeraren bat sortuz, baina partida erabat erabakita uzteko, berriro areaz kanpoko jaurtiketa eder batean iritsi zen hirugarrena, kasu honetan Ireneren oinetatik.
2. fasea ederki hasi dugu 2 partida bi garaipen. Hurrengo urtean berdin jarraitzeko gogoz.
Infantilak: INTXURRE 2 – TOLOSA B 1
GOLEGILEA: LIDE GOIKOETXEA
Partidu borrokatua Alegian jokatutakoa. Garaipena beharrezkoa zen txapeldunen fasera sailkatzeko, baina ezin izan zen. Hasi bezain laster bi aukera garbi izan genituen baina ezin sartu. Lehen zatia dominatu genuen baina defentsan egindako huts batengatik etorri zen Intxurreren lehen gola.
Bigarren zatia orekatuagoa izan zen eta hasieran sartu genuen berdinketaren gola. Gero, nahi eta ezin. Ez genituen aukera garbiak sortu eta partidako azken jokaldian, korner batean, iritsi zen beraien gola.
Hurrengo partidak Urtarrilaren 10ean jokatuko dira.