Lehen fasea bigarren amaitu du nesken taldeak

Zubipeko zelaia urak hartu zuenez Astigarragan jokatu zuten norgehiagoka Tolosako neskek Hernaniren aurka, igandean hain zuzen ere. Sailkatuta egon arren azken partiduko hiru puntuak etxeratzea lortu zuten urdinek 0-2koarekin.

Golegileak: Leire Lopetegi eta Eider Calahorra

Hotza lagun zela zelairatu ziren bi taldeak. Urdinek garaipena nahi zuten hurrengo fasera sentsazio onarekin joan ahal izateko. Atsedenaldira markagailuak bere horretan jarraitzen zuelarik joan ziren bi taldeak.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, minutu gutxira, Tolosarrek baloia sareratzea lortu zuten, markagailuan aurrea hartuz. Etxekoek baina, ez zuten amore eman. 90 minutuak betetzeko askorik falta ez zela, urdinek erdiraketa bat errematatzea lortu zuten eta zorte ona alde, Hernaniko atezainari baloiak ihes egin eta baloia sareratua izan zen. Horrela iritsi zen bigarren gola Tolosarrentzat eta ondorioz markagailuan aldea handitzea lortu zuten amaierara 0-2 iritsiz.

Horrela eman diote amaiera Tolosako neskek lehenengo faseari 19 punturekin bigarren postuan amaituz.

Jubenilak: INTXURRE 1 - TOLOSA 2

Golegileak: Saioa Zubillaga eta Ainhoa Garikano

Alegiara asteazkenean joan ginen partida jolastera, zelai zaila beti Tolosarrentzat eta oraingoan eguraldiaren baldintzak eta eguna ilunduta jolastu genuenez, areagotu egin ziren zailtasunak.

Intxurreko neskak kementsu atera ziren zelaira baina Tolosarrek dominatu zuten partida.Lehen gola guk sartu genuen baina beraiek berdinketa lortu zuten ondoren.
2. zatian garaipenaren gola lortu genuen eta beraiek ez ziguten arrisku handirik sortu.
Azkenean joko gutxi, borrokatu beharra baloi bakoitza eta garrantzitsuena 3 puntuak etxera. Hurrengo astean Usabalen Lazkaoren aurka, larunbatean 12.15etan.

Kadeteak: INTXAURDI 1 - TOLOSA 2

Golegilea: IZARNE SARASOLA

Partidu garrantzitsua gaur Donostian Intxaurdiren aurka jokatutakoa, aurkariak atzetik zetozelako laugarren postuan.

Tolosako neskak dominatuz hasi dira baina aukera garbirik sortu gabe.Lehen zatia bukatzear zegoela, harmailetan Idoiak (frontoiko txurreria daramana) txurroak banatzen hasi eta falta bat bere alaba Eiderrek jaurti eta Intxaurdiko neska batek baloia buruz aldaratu nahian bere atean sartu zuen.Txurro galanta. Igandero ekarriko dituela Txurroak zihoen Idoiak.

Intxaurdiko neskak atsedenaldira iritsi aurretik baloi luze batean, gure atzelariak eta atezaina ez ziren ulertu eta gola. Bigarren zatian berriro dominatuz eta beste falta batean Eiderrek ondo jaurti, langan jo eta errematean Izarnek gola. Horrela amaitu zen partida. Hurrengo astean, zubia eta atsedena.

Infantilak: TOLOSA A 10 + - INTXURRE 0

Golegileak: Irene, Lore, Irati Jauregi, Irati Urruzola, Laida, Lorena, Nahia Alkorta, Paula eta Nahia Larrañaga.

Partidu erraza gure neskek euripean irabazi dutena. Ondo jokatu dute baina aurkariak ez die zailtasun gehiegirik jarri. Azpimarragarriena, beste aste batez gure bi atezainek, Eneritz eta Marenek, atea utsean mantendu dutela. Aupa neskak!! Aupa tolosa!!

Lazkao 2 - TOLOSA B 2

Golegileak: Murua, Leider, Elena, Olatz, Lide, Lucia

Gure neskek gaurkoan ere lortu dute garaipena. Bigarren zatian pixka bat kostatu arren, hiru puntuak eskuratu dituzte, 6-2 irabazi ondoren.

Alebinak:
LAZKAO 1 - TOLOSA A 6
TOLOSA C 0 – ORDIZIA 4

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!