Garaipen ugari, berdinketa bat

Kadeteak partida ondoren, Javi Martinez entrenatzailearekin urtebetetzea ospatzen

Nesken lehen taldeak zapore gazi-gozoko berdinketa eskuratu du. Harrobiko gainerako talde guztiek, berriz, irabazi egin dute.

TOLOSA 1 – ANTIGUA LUBERRI 1

Golegileak: AINHOA BENGOETXEA

Atsedenaldira berdinduta iritsi ginen, baina bigarren zatiaren hasieran iritsi zen aurkarien gola. Area ertzean lapurtu zuten baloia, eta erdiraketan buruz sartu zuten. Ustez irabaztekoa zen partida hankaz gora jarri zen.

Urduri jartzen hasi ginen eta lehenbailehen berdindu nahi genuen markagailua. Partida amaitzeko gutxi falta zela, Ainhoak baloia hartu eta sare barrura bota zuen. Bana bukatu zen partidua puntu bakarra etxean geratuz.

Hurrengo asteburuan Orion jokatzen dugu, larunbatean 19:30ean.

JUBENILAK: OIARTZUN 1 – TOLOSA 3

Golegileak: AINHOA GARIKANO, AINHOA BELDARRAIN ETA ZURIÑE IGLESIAS

Lehenengo zatian baloia asko ukitu gabe bizpahiru aukera garbi izan genituen, baina zortea ez zegoen gure alde. Bigarren zatian jokoa pixka bat hobetu zen eta azker iritsi ziren hiru golak. Partida amaitzeaz zegoela sartu zuen Oiartzunek bere gola.

Hurrengo partida Usabalen izango da, larunbatean 15:30ean, Zarautzen aurka

KADETEAK: TOLOSA 4 – LAZKAO 1

Golegileak: IZARNE SARASOLA, IRATI OLANO, IRATI HERNANDORENA ETA MARIA HERRERO

Naiz eta galtzen hasi, gure jokoa eginez eta baloia edukiz laster eman genion buelta markagailuari. Lehen zatian bi gol sartu genituen, eta bigarren zatian iritsi ziren beste bi golak. Azkenean partida errez irabaziz.

Hurrengo partida Hernanin, igandean 12:30ean.

INFANTILAK:

BEASAIN 0 -TOLOSA A 10 +

Hurrengo partida Usabalen larunbatean 14etan Lazkaoren aurka

ORDIZIA 2 - TOLOSA B 8

Golegileak: OLATZ 1, LIDE 1, ELENA 2, LEIDER 1, JUNE z. 2 ETA JONE 1

Hurrengo partida, larunbatean 14:00etan Beasainen aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!