Asteburu gazi-gozoa

Tolosaren Emakumezkoen talde nagusiak galdu egin zuen Ostadarren aurka (3-2). Harrobiko gainerako taldeetan orotariko emaitzak izan dira.

OSTADAR 3-TOLOSA 2

GOLAK: AINHOA BENGOETXEA ETA LEIRE LOPETEGI

Larunbatean Tolosako neskek Lasarten jokatu zuten norgehiagoka Ostadarren aurka. Sailkapenean urdinek puntu bakarreko aldea ateratzen zieten, beraz, garrantzitsua zen hiru puntuak etxera eramatea. Neskek ordea ez zuten lortu, partida gazi-gozo baten ondoren markagailua 3-2 geratu baitzen.

Lehenengo zatian, urdinek aukera garbi asko eduki ez bazituzten ere Ainhoak Eliren asistentzia ederki aprobetxatuz, baloiak zutoina jo eta gero sareratua izan zen. Tolosarrei baina, ez zieten poztasunak denbora luzez iraun, izan ere Lasartearrek korner bidez gol bikaina sartu baitzuten urdinek sartu eta bost minutura. Atsedenaldira joan aurretik Alaznek aukera paregabea izan zuen markagailuan aurretik jartzeko, baina baloiak zutoina jo eta kanpora irten zen, horrela atsedenaldira 1-1 joanez.

Aldaketarik egin gabe irten ziren urdinak zelaira. Bigarren zatiaren hasiera aldean etxekoek markagailuan aurretik jartzea lortu zuten, baina Tolosarrek ez zuten burua makurtu. Aldaketak egin eta galtzekorik ez zutenez, hiru defentsekin kontra erasora jokatzen hasi ziren, baina etxekoek 3-1ekoa sartu zuten. Bigarren zati erdialdetik amaiera arte baloia etxeko taldearen ate inguruan ibili zen, urdinek aukerak bata bestearen atzetik edukiz.

Azkenean Leirek urrutitik jaurtitako baloi batek aurkariari jo eta gero gola sartu zen. Baina falta ziren minutuak ez ziren nahikoak izan berdinketa lortzeko. Amaieran 3-2 Tolosarrak esku hutsik itzuli ziren etxera.

Hurrengo partida Usabalen jokatuko da, larunbatean 15.30ean Hernaniren aurka

JUBENILAK

TOLOSA 2 – ANAI TASUNA 1

GOLAK: SAIOA ZUBILLAGA (2)

Partida lehiatua izan zen, baina Tolosak gehiago dominatu zuen eta aukera gehienak sortu zituen. Lehen zatian iritsi ziren bi golak. Bigarren zatian jaitsi egin zen Tolosa eta kanpotarrak gehiago iritsi ziren atera, eta ondorioz 10 minutu falta zirenean gola sartu zuten. Ondoren estutu zuten baina ez zuten lortu berdintzea. Liderrak gara.

Hurrengo partida Bergaran, larunbatean arratsaldeko 18:00etan

KADETEAK

EIBAR 2 - TOLOSA 1

GOLA: MARIA HERRERO

Partida ona gure neskak jokatutakoa. Baloia Tolosan izan zuen, baina aukerak ezin gauzatu.
Lehenengo zatian aurreratu ziren Eibartarrak eta bigarrenean berdintzea lortu zuten tolosarrek. Azken minutuan iritsi zen eibartarren gola zorigaiztoko jokaldi batean. Korner batean Tolosako jokalari batek baloia aldendu zuen, baina beste bati jo eta barrura sartu zen baloia. Ondoren amaiera, zorte txarra.

Hurrengo partida, Igandean Usabalen, 10.30ean, Anaitasunaren aurka.

INFANTILAK

TOLOSA A 10 – TOLOSA B 0

Golak: Irati U. 1, Jone 1, Lore 2, Irene 2, Maria 1, Lorena 1 eta Paula 2

Tolosarren arteko derbia handiek irabazi zuten 10-0eko emaitzaz. Lehenengo golak oso azkar etorri ziren eta horrek min handia egin zien txikiei

Hurrengo partidak Usabalen 12.15ean
Tolosa B – Intxurre eta Tolosa A – Añorga (lagunartekoa)

BERRI ONAK

Berri Onak ere utzi ditu aste honek. Naroa Jauregi 16 urtez azpiko Euskal Selekzioak deialdian sartu du. Alazne Garmendia, Ainhoa Bengoetxea eta Zuriñe Iglesias, berriz, Realeko teknifikazio jardunaldietara joango dira. Zorionak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!