Garaipen potoloak neskentzat

Tolosa CFko nesken senior, jubenil eta kadeteen taldeek garaipen errazak lortu dituzte asteburuan. 

SENIORRAK: ANTIGUA LUBERRI 0 – TOLOSA 4

GOLAK: AINHOA BENGOETXEA 2, JOANA GARMENDIA ETA HENAR MARTINEZ

Denboraldiko lehen garaipena lortzeko gogoz zelairatu ziren bi taldeak Rezola zelaian. Hasieratik Tolosarrak baloia mugitzen saiatu ziren, nahiz eta askotan zelaiaren neurriengatik baloi luzeekin ere jokatu.

Lehen zati lehiatua izan arren, lehen zatiaren erdialdean, baloi luze baten ondorioz area barrutik jaurtitako baloi eder baten ondorioz 1-0eko aldea eman zion Ainhoa Bengoetxeak. Lehenengo zatia amaitu baino lehen bigarren gola sartu zuen Ainhoak korner baten ostean.

Bigarren zatia nahasiagoa izan zen, hala ere, beste bi gol iritsiko ziren. Hirugarrena Joana Garmendiak eta laugarrena, jokaldi polit bat amaituz, Henar Martinez. Denboraldiko lehenengo garaipena taldearentzat. Hurrengo astean, Oriokoren aurka, Usabalen 15:30ean.

JUBENILAK: TOLOSA 7 – AMAIKAK BAT 1

GOLAK: AINHOA GARIKANO (3), ALAIA GOÑI, NEREA ETXEBERRIA, ANE ALFONSO ETA IRATI ALDALUR

Istorio gutxiko partida izan zen, markagailuak adierazten duen bezala. Erabat dominatu zuten tolosarrek, leku guztietatik sartu ziren aurkarien ate ingurura, jokaldi bikainak eginez eta baloia ondo mugituz. Aste honetan atsedena dute

KADETEAK: ANTIGUA LUBERRI 1 – TOLOSA 5

GOLAK: IRATI OLANO, IZARNE SARASOLA, MARIA MARTIJA ETA MARIA HERRERO (2)

Tolosako neskek erraz irabazi zuten partida, erabat dominatuz. Lehenengo zatian lau gol sartu zituzten eta bigarren zatian beste bat. Hurrengo partida larunbatean 09:30ean Usabalen Zumaiakoren aurka.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!