Berdinketarekin hasi du denboraldia nesken lehen taldeak

Jubenilek garaipena lortu zuten Lagun Onaken aurka, eta kadeteek, berriz, galdu egin zuten etxean.

SENIORRAK: TOLOSA 0 – ORDIZIA 0

Aurtengo lehen partida jokatu zen Usabalen eta berdinketa. Lehen zatia oso korapilatsua izan zen, baloia motel mugitzen zuten tolosarrek eta ez ziren beste atezainaren ingurura ailegatzen.

2. zatian berdintsu hasi ziren baina partida aurrera joan eta aldaketen ondorioz aukera garbiak sortu genituen partida irabazteko, baina ezin.

Oraindik taldea osatzen doa eta emaitza hobeagoak ailegatuko dira.

JUBENILAK: LAGUN ONAK 0 - TOLOSA 2

GOLAK: ZURIÑE IGLESIAS ETA ALAITZ ZABALA

Oso partida ona ikusi genuena Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. 2 taldeak teknikoak, baloia azpitik jokatuz, presioa ondo eginez eta garaipenaren bila joanaz.

Ikusten zen gola sartzen zuenak abantaila ederra lortuko zuela eta tolosarrek 2. zatiaren 20. minutuan lortu zuten, aurrez aukera garbiak hutsegin arren.

Ondoren beraiek ere berdintzeko aukera izan zuten, baina gure atezainak geldiketa ederrak eginez atea hutsean mantendu zuen. Bukaeran kontraeraso batean lortu genuen bigarrena.

Denboraldiari hasiera ezin hobea eman diogu.

KADETEAK: TOLOSA 0 – AÑORGA 1

Partida zaila Añorgaren aurka, lehenengo partida Usabalen. Añorgatarrek merezita irabazi zieten, Tolosako neskei.

Kanpotarretatik gehienak urtebete zaharragoak ziren, baina gureak gogor eta oso lehiakor agertu ziren partidan.

Ondo defenditu zuten, zaila jarri zien kanpotarrei partidua irabaztea. Tolosako atezainak lau edo bost geldiketa oso on egin zituen. Arbitroak jakingabe, lehen zatia bost minutu luzatu zuen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!