Infantiletan Tolosa A izango da finalean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2015eko maiatzaren 18a

Jubenilak ere txapeldun izatea jokoan izango dute. Argazkian gure txikiak

 

Futbola neskak

JUBENILAK: ATSEDEN

Larunbatean 16.30ean, Berazubin, jokatuko dute azken partida, Oriokoren kontra.

Berdindu edo irabaziz gero Gipuzkoako txapeldun izango dira. ZORTE ON

KADETEAK: TOLOSA 2 – EIBAR 1

GOLAK: AINHOA GARIKANO ETA ENERITZ EGUILEGOR.

 

Eibartarrak genituen aurkari, sailkapenean 3. eta gu 4. beraien atzetik. Gogoa irabazteko etxean jolasten genuen azken partidan.

Berazubi dotore eta bi entrenatzaileak taktikoki ondo estudiatuta partida.

Hasi eta segidan sartu genituen 2 golak, tenporada osoan ez genuena egin oraingoan tita.

Ondoren beraiek aurrera eta gu gure zelaian itxoiten kontraeraso ederretaz baliatuz.

Lehen zatia bukatzear zegoela beraien gola.

2. zatian aukerak bi aldeetan egon ziren baina atezainak oso ondo ibili ziren eta markagailua ez zen mugitu.

Garaipen merezia eta denboraldia bukatzeko azken partida Intxaurdiren aurka.

4. postuan bukatuko dugu, ZORIONAK, denboraldi bikaina.

 

INFANTILAK:

TOLOSA A 3- TOLOSA B 2

GOLAK: IZARNE SARASOLA 3 ETA AINHITZE ARANALDE 2

 

Finalerdi borrokatua espero zen bezala baina batek irabazi behar eta A taldea izan zen.

Lehen zatian 2 gol sartzeak mesede egin zien, B taldeak berdintzeko aukerak izan zituen eta bukaeran ederki estutu zituzten baina ezin.

ZORIONAK bi taldeei egin duten denboraldiagatik eta ZORTE ON  A taldeari finalean.

 

ALEBINAK:

 

BETI ONA 3 – TOLOSA A 1

 

INTXAURDI 6 – TOLOSA B 3

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!