asteburu beltza

Euskal ligakoak ezin kategoria mantendu eta besteak orokorrean emaitza txarrak

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA: EIBAR 6 - TOLOSA 1

GOLA: MAR LUZURIAGA

Azken partida, Eibar txapelduna aurkari, irabazi beharra eta golak sartuz gainera.Zaila zegoen baina ez eziñezkoa.

Serio eta motibatuta hasi giñen, partida orekatua, beraiek agian gehiago iristen ziren baloia luze jokatuz eta hegaleko jokalarien abiadura aprobetxatuz, baina gu ondo kokatuta geuden eta zaila egiten zitzaien aukerak egitea.Kontraeraso batean etorri zen beraien gola.

Halaere guk jokaldi eder batean berdinketa lortu genuen, erdiraketa bat, Maddik buruz zutoinera eta Marek erretxazea hartu eta barrura.Tarte honetan Mari jokoz kanpo bat pitatu zigun epaileak, oso eztabaidagarria, atezainaren aurrean bakarrik gelditzen zen.

Une honetan sekulako kazkabarra hasi zuen eta partida eten egin zen, odoren 1. zatia bukatzear zegoela falta batean beraien burukada gure atezaina kgelditu, postea jo eta erretxazea beraiek barrura.

2. zatian aurrera egin genuen eta beste jozkoz kanpo bat pitatu zigun ez zena argi eta garbi.

Ondoren beraien 3. gola.

Bilbotik ere notizi txarrak Berriotxoak gola.

Ondorena gertatutakoa, jeitsi egin gara.

Hurrengo urtean pentsatzen iada, oinarriak sendotu eta aurrera.

Ostiralean maiatzak 1 kopa hasiko dugu Zarautzen kontra arratsaldeko 16.30etan.

 

JUBENILAK:  URNIETA 1 – TOLOSA 1

GOLA: AINHOA BENGOETXEA

 

Partida hasi eta Urnietarrak atzean sartuta eta denbora galtzen. Gu harrituta beraiek ez zuten ezer jokoan, gainera Tolosan maila ederra eman zuten, ulerteziña beraien jarrera.

Gainera gola sartzen digute baloi geldi batean, guk partidu osoa erasoan beraiek atzean sartuta, jokoari uko egiñez ,lortu genuen berdinketa baina ezin irabazi.

Horrelako jokaerak futbolari ez diote iñongo mesederik egiten.

 KADETEAK

AÑORGA 2 – TOLOSA 0

Ligan iada ez gora ez behera ez dugu ezer jolasten, bueno bai bakarrik gure ohorea. Lehenengo zatiko 5.minutuan lehenengo sailkatuaren gola iritsi zen korner batean. Zelaia putzuz beteta baloia goitik jolasteko bakarrik ez zegoen. Lehenengo zatiko bukaeran tolosarrek Añorgaren kanpora hurbildu ziren, aukerak izanez, intentsitatez. Bigarren zatia hasi eta 2 . gola azkenean nesken nekea somatzen zen eta markagailua ez zen gehiago mugitu. Aipatzekoa da nesken borroka lehenengo zatikoa. Hemendik aurrera disfrutatzea da helburua.

 

INFANTILAK

TOLOSA A 3 – AÑORGA 2

GOLAK: IZARNE SARASOLA 2 ETA IRATI URRUZOLA

Galtzen hasi arren partidari buelta eman genion eta garaipen garrantzitsua finalerdietara sailkatzeko.

TOLOSA B 0 – AÑORGA A 2

2. astean 2. porrota , falta diren bi partidetan garaipena lortu beharko dute sailkatzeko

 ALEBIN

TOLOSA A 2 – MARIÑO 2

TOLOSA B 1 – INTXAURDI 3

Benjaminak entrenatzeko bildu genituen

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!