aste santu ondorena

Euskal ligakoak ondo borrokatu baina sorte falta. Jubenilak lider

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA: TOLOSA 0 – LEIOIAKO EMAKUMEAK 1

Aurkari gogorra zetorren Berazubira, gainera oso motibatua, 2. mailara igotzeko aukerakin, irabaztea derrigorrezkoa zuten.

Gu ere indar berrituta baina zerbaitengatik doaz hor goran eta segidan ikusi zen.goran presionatzen ziguten eta gu baloia ezin atera ibili giñen.

Okasio garbienak guk izan genituen, gol bat anulatu ziguten jokoz kanpo dudoso batean eta Olaiak izan zuen partiduko aukera garbiena kontraeraso batean, atezain aurrean bakarrik geldituz baina geldiketa ederra egin zion.Lehen zatia bukatzeko 10 minutu falta zirela etorri zen berain gola, baloia lapurtu ziguten, presioa egin ondoren eta gola.

Zati honetan beraiek nagusitu ziren.

2. zatian berriz guk aurrera egin genuen, hobeto jolastu genuen, beste bi okasio garbiak izan genituen baina ezin.

Sortea noizbait gure alde izango dugulakoan gaude.

2 partidu gelditzen dira, larunbatean Bizkerre dator Usabalera, arratsaldeko 17.30etan.

Oraingoan bai ez badugu irabazten ia aukera guztiak galduko genituzke kategoria mantentzeko.

 

JUBENILAK: ZESTOA 0 – TOLOSA 4

GOLAK: AINHOA GARIKANO, EIDER CALAHORRA, ALAZNE GARMENDIA ETA AINHOA BENGOETXEA

Partidu honetan lehen postua zegoen jokoan eta gure neskak demostratu zuten bere balioa erabat dominatuz.

Lehen zatian ez ziren golak iritsi baina bigarrenean bai, bat bestearen atzetik.

Markagailuak dena esaten du, Tolosa lider eta bere jokoa inposatuz.Partidua borobila atera zen.

 

 

ALEBINAK

Azpeitia cup txapelketa jokatu dute ostirala eta larunbatean, oso ondo aritu dira.

A taldekoak Larubatera iritsi ziren, txapeldunen fasea jokatuz.

Ia ia 4 aurrenekotan sartu ziren.

Eta B taldekoak, txikienak oso ondo borrokatu dute eta maila bikaina eman dute,

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!