DENETATIK

EUSKAL LIGAKOAK EGOERA LARRIAN

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA:  BETIKO NESKAK 2 – TOLOSA 1

GOLA: OLAIA BALDA

Hitzordu garrantzitsua gaur Tolosako neskek zutena Erandion, baina ezin 
punturik ekarri etxerantz, Betiko Neskak taldearen aurka 2-1 galdu 
ondoren. Ez zen lehen zati ona izan tolosarrentzat, halan eta guztiz ere 
lehen minutuetan aukera ona izan zuten aurretik jartzeko Nora atezain 
bizkaitarraren aurrean bakarrik geratu zenean, baina honek asmoa igarri 
eta baloia geratu zuen. Zelai erdiko lehia erandiotarrek irabazi zuten 
lehen zatian eta arrisku egoera gehiago sortzea lortu zuten etxekoek eta 
ordu erdia ozta-ozta pasata aurretik jarri ziren, horren aurretik beste 
baloi bat langara bialdu zuten.

Bigarren zatia berdindua hasi zen, pixkanaka tolosarrak aurrerantz joan 
ziren, eta Betiko kontraerasoan irtetzen zen. Baina korner batean 
bigarrena sartu zuten etxekoek, azken txanpan Tolosak erasora jo zuen 
eta ordu laurdena falta zela Olaiak gol ederra sartu zuen. Azken 
minutuetan gogor saiatu arren, ezin izan zuen Tolosak berdinketa lortu. 
Datorren igandean 12.15etan partidu oso garrantzitsua Tolosarentzat, 
puntuak Usabalen geratu behar dira bai ala bai!!

 

TOLOSA 2 – ARRATIA 5

GOLAK: MAR LUZURIAGA ETA OLAIA BALDA

Alebinak etorri zaizkigu animatzera, pasilloa egin argazkia atera…, gogotsu hasi gara, partiduan sartuta baina beraiek sartu dituzte lehen bi golak eta gero nahi eta eziña izan da.Hemendik aurrera gauzak zailak jarri dira eta dena ondo atera beharko da maila mantentzeko

JUBENILAK: ORIOKO 1 – TOLOSA 0

Partidua gogorra espero genuen Orioko bigarren zijoalako eta horrela gertatu zen.2 talde ak joko ederra erakutsi zuten eta irabazteko griña .

25. minutuan partidua erabaki zuen jokaldia gertatu zen.Oriotarrak baloi luzea eta guretzat jokoz kanpo garbia zena epaileak ez zuen horrela ikusi eta Oriotarren aurrelaria bakarrik gure atezainaren aurrean gelditu eta honek oina sartu eta falta (gure ustez areatik kanpo), epaileak txartel gorria atezainari atera eta penalti .1-0 galtzen eta bat gutxiago partidu osoan.

2. zatian indartsu atera ziren gureak, esateko dominatu eta guzti egin zutela baina ez zen posible izan.

Txalotzekoa gure nesken jarrera eta esfortzua, ez zituzten besoak jeitsi epaileak partida bukatutzat eman arte.Galdu arren Zorionak.

KADETEAK: TOLOSA 3 – ORDIZIA 0

GOLAK: AINHOA GARIKANO, ZURIÑE IGLESIAS ETA MARIA HERRERO

Partidua ondo jokatua eta garaipen merezia.

 

INFANTILAK

INTXAURDI 0 - TOLOSA A 4

GOLAK: NORA SANZ, MARIA MARTIJA, LAIDA ARTOLA ETA ANE EIZAGIRRE(PENALTI)

Ondo menperatu dute Intxaurdi

 

ALLERRU 1 - TOLOSA B 2

GOLAK:  IRENE ETXABURUA ETA NAHIA LARRAÑAGA

Partidu gogorra gaur gure neskak jolastu dutena. Nahiz eta oso urduri jolastu partiduari buelta ematea lortu dute

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!