Jubenilak liderrago

Joana Garmendia goleatzaile

Futbola neskak

EUSKAL LIGA:  TOLOSA 1- BARAKALDO 1

GOLA: JOANA GARMENDIA

Oraingoan partida sendo hasi dugu, atzealdean serio eta golik jaso gabe lehen minutuetan.

Aukerak bi aldeetan sortzen ziren baina guk lortu dugu gauzatzea eskuinetik egindako jokaldi batean, horrela bukatu da lehen zatia.

2. zatia berdintsu hasi dugu baina 20. minutuan gure kapitaina sudurretik odola dariola zelaitik atera behar izan du eta une horretan kontraeraso batean baloia erdira gure atezainak ezin hartu baloia eta barrura.

Geroztik aurrera bera etorri gara eta beraiek aukera gehiago izan dituzte.

Puntu bat eta borrokan jarraitu behar.

JUBENILAK: TOLOSA 2 - AMARA BERRI 0

GOLAK: AINHOA BENGOETXEA ETA AINHOA GARIKANO

Beroagatik markatutako partidua. Joko asko gabe baino guk egin genituen aukera gehienak eta garbienak. Lehenengo postuan segitzeko garaipen baliotsua. Hurrengo astean atseden.

KADETEAK: TOLOSA 2 - ANAITASUNA 2

GOLAK: ZURIÑE IGLESIAS ETA ANE ALFONSO

Asteburu honetan azkoitiarren aurka genuen, han 1-1 egin eta gero bagenekien borrokatu egin behar zela garaipena lortzeko. Partida parekatua hasi zen bi taldeek intentsitatez. Pixkanaka pixkanaka tolosarrek beraien atea bilatzen hasi ginen eta falta batean, Zuriñek egindako jaurtiketaren ondoren lehenengo gola iritsi zen. Azkoitiarren erantzuna azkarra izan zen hurrengo minutuan berdinketa lortu zuten.

Bigarren zatian bi taldeek berriro ere intentsitatez atera ginen. Tolosarrek eduki genituen aukera garbienak, falta batean baloia langan jaurti eta guzti. Eta jokaldi konbinatu batean bigarren gola iritsi zen Ane Alfonsoren bitartez. Ez zuen asko iraun, 5 minuturen ondoren azkoitiarrek berriro ere berdinketa lortu zuten. Orduan bai tolosarrek 3 puntuan bila joan ginen aurrera joanez, aukerak eduki genituen baina ezin izan genuen garaipena lortu. Aipatzekoa da neskek dena eman zutela baina suertea ez zen beraien alde egon.

INFANTILAK

AÑORGA B 1- TOLOSA A 5

GOLAK: NORA SANZ 2, ANE EIZAGIRRE 2 ETA IZARNE SARASOLA

Partida serioa gure neskak jokatutakoa entrenatzaileei gustatzen zaien horietakoa.Añorgakoak txikiak izan arren ondo jokatu dute..

AÑORGA A 3 - TOLOSA B 2

GOLAK: Irene Etxaburua ETA Lore Etxaburua

Partida berdindua, oraingoan zorte pittin bat falta izan zaigu emaitza hobeagoa lortzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!