DENETATIK

ALEBINAK ILUSIOA GAINEZKA.

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA:  ZARAUTZ 7 - TOLOSA 0

Partidura baja ugarikin iritsi giñen eta zeudenak gogor ekin beharko zioten partidura aurrera ateratzeko.

2. minuturako korner baten bidez baloia gure saretik ateratzen ari giñen.Aurreko partidan  2 gol kornerrez eta oraingoan ere hasi bezain laster.Gerokoa markagailuak esaten du dena.Lehe nbaitlehen azaztu beharko dugu partidu hau eta hurrengoan pentsatzen hasi.

Beheko postuetatik puntu batera gaude, hemendik aurrera partidu guztiak hil eta bizikoak izango dira.

Hurrengo aurkaria Barakaldo, larunbatean 17.30etan usabalen.

JUBENILAK: AMAIAKAK BAT 0- TOLOSA 1

GOLA: AINHOA BENGOETXEA

Partida ederra gure neskak jokatutakoa, lehen  zatian 20. minutuan gola sartu genuen.

Partidua ondo kontrolatu genuen, serio atzean eta baloia guk edukiz eta alde batetik bestera ondo mugituz eta okasioak sortuz.Pena izan ze n 2. gola ez sartzea, gero bukaeran edozein despisteak, ordaindu egin direlako, baina oraingoan ez zen pasa horrelakorik.

3. puntu garrantzitsuak eta sailkapenean  lehen postuan kokatzen gara.

 

KADETEAK: LAZKAO 2 - TOLOSA 1

 

GOLA: ZURIÑE IGLESIAS

 

Asteburu honetan Lazkaoko nesken aurka jolastu behar genuen, hasieran oso ondo hasi ginen baloia mugitzen alde batetik bestera gola sartzeko aukera izan genuen baina ez genuen aprobetxatu. 25. minutuan beraien gola iritsi zen, geroztik ez ginen gustora sentitu zelaian. 2. zatian ere ez genuen gure jokua egitea lortu. Azkenean ikusita ezin genuela gola sartzen arriesgatu egin ginen eta 5 minutu falta zirela falta frontal batean Zuriñek berdinketa lortu zuen. Uste genuen partida berdinketan amaituko zela baina azkeneko minutuan kontra batean gola sartu ziguten. Hurrengo asteburuarte itxaron beharko da 3 puntuak lortzeko.

 

INFANTILAK:

 

TOLOSA A 2 - OIARTZUN 1

GOLAK: IZARNE SARASOLA ETA NORA SANZ

 

Partidu ederra Usabalen ikusitakoa, kategoriko bi talde onenen artean.Okasioak bi aldeetan, joko polita, baloia mugituz batetik bestera. Nesken futbola aurrera dijoalaren adierazgarri.

 

TOLOSA B 2 - ZUMAIAKO 1

GOLAK: LORE ETXABURUA ETA NAHIA ALKORTA

 

 Partidu borrokatua aurkari gogor baten aurka. Zumaiarren golari buelta emateko 2 gol eder sartu zituzten tolosarrek. Bat talde jokaldian eta bigarrena urrutiko jaurtiketa gogor baten ondorioz. rta

 

ALEBINAK:

LAZKAO 0 - TOLOSA A 9

ORDIZIA B 6 - TOLOSA B 6

Ederki gute txikiak, progresio ederra daramate, gero eta hobeto jolasten dute.

Mila esker OMICRON LANTEGIARI, motxilak oso politak dira 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!