Inauterien ondoren, erdizka

Min hartuta dagoen Mirari laster izango dugu gurekin.

Futbola neskak

EUSKAL LIGA:  TOLOSA 0- BEASAIN 2

Hasiera kaxkarra eman genion partiduari, gure kontra ateratako 2 lehenengo kornerretan, baloiak harmailetan bukatu zuen.Ondorengoa ikusten duzuen bezala nahi eta ezin.

2. zatia dominatzen pasa genuen baina alperrik, aipatzekoa Nereak izandako aukera, jokaldi eder baten ondoren ezkerrakin jaurti eta berain atezainak sekulako geldiketa egin zuen.

Saiatu giñen baina Beasaindarrak ondo itxita zeuden eta zirrikiturik ez zegoen aukerak sortzeko.

Okasio eder bat galdu dugu taulan aurrera egiteko.

Mirari Arteaga asteazkenean operatu zuten belauneko ligamentuak hautsi bai zituen, goraintziak.

JUBENILAK: TOLOSA 4 - URNIETA 0

GOLAK: AINHOA BENGOETXEA (2), SAIOA ZUBILLAGA 1 ETA OIHANA UGARTEMENDIA 1

Partida gaizki hasi genuen baloi luze batean aurrelariak defensari aurrea hartu eta gureak heldu egin zion eta penalti, gola eta dena hankaz gora.

Segidan pase luze baten ondoren Saioak korrika eder bat egin eta berdinketa.

Ondoren gure jokoa egite nhasi giñen, baloia ondo mugituz eta lehen zatia bukatzear zegoela bigarren gola iritsi zen ezkerretik ainhoaren barneraketa pasea atzea eta oihnak lehen zutoinan gola.

2. zatian ordea iñauteriak faktura pasa zuten, Urnietarrak askoz hobeto jolastu zuten berdinketa lortu ere baina guk bukaeran kontraeraso bietan golak.Juxtu juxtu baina garrantzizkoak zire n3 puntuak etxean gelditu dira.

 

KADETEAK: TOLOSA 1 - MARIÑO 1

 

GOLAK: CLAUDIA HERRERO

Iñauteri bueltetako partida zen. Aste oso bat entrenatu gabe, desberdina zen. Partidua nahiko ondo hasi ginen beraiei presionatzen eta hala gola iritsi zen, Claudiarena. Ikusita markagailua alde genuela presik gabe baloia ikutzen jarri ginen ,lasai, beraiei obligatzen presioa egiteko. Bigarren zatian ere baloia gure jabetzan egon zen baita aukerak ere baina beraiek gola sartu ziguten gure despiste batean. Beraiek gola sartu ondoren gu erreakzionatzen hasi ginen beti beraien porterira hurbilduz baina ezin izan genuen gola sartu, hori bai esan beharra dago oraindik etxean gogor gaudela ez digutelako inoiz irabazi.

 

INFANTILAK:

 

ANAITASUNA 6 - TOLOSA A 3

GOLAK: IRATI URRUZOLA, IZARNE SARASOLA ETA LAIDA ARTOLA

Azkoitiarrak gehiago izan ziren eta merezitako garaipena lortu zuten.

 

HERNANI 3- TOLOSA 5

GOLAK: Irene Etxaburua 2, Lore Etxaburua 1, Maria Herrero 1 eta Nahia Larrañaga 1

 

Partidu zaila jolasteko hernaniren aurka iñauteriak ondoren,hala ere garaipen ona fase berria hasteko,emaitza 3_5 eta golegileak:

ALEBINAK:

TOLOSA A 10 - ORDIZIA B 0

TOLOSA B 0 - ORDIZIA A 1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!