Futbola neskak
EUSKAL LIGA: TOLOSA 3- BERRIOTXOA 1
GOLAK : MAR LUZURIAGA 2 ETA NEREA MURUA
Oraingoan ere oso motibatuta atera ziren gure neskak zelaira.3 puntuak garrantzitsuak ziren Berriotxoako taldea 7 puntuetara uzteko eta jeitsierako postuetatik ateratzeko.
Benetan oso ondo hasi giñen jokaldi zoragarriak egiñez, baloia alde batetik bestera mugituz, kriterio onarekin eta atzean sendo.
Segidan etorri ziren golak jokaldi bikaiñen ondorioz, gure pitxitxi Marek ez zuen hutsegin eta konturatzeko 3- 0 gindoazen.lehen zatira beste bi goleko abantaila edukitzeko ez zen ezer falta izan baina alde batetik Alazneren jaurtiketa zutabean jo zuen eta Mar en 3. Gola izan behar zuena epaileak ez zuen ikusi eta ateko sakea erabaki zuen, denok harriturik utzirik.
2. zatia ez zen hain ona suertatu beraiek ere bultza egin zuten berdinketaren bila baina gu ondo kokatuta geunden, hala ere korner batean 10 minutu falta zirela etorri zen beraien gola. Bazirudien beste partiduetako gauza berdiña pasako zela, mamuak agertu ziren baina ez zen ezer pasa ,emaitzari eutsi eta 3. Puntuak etxean gelditu ziren.
Partidu bikaina jokatutakoa horrela jarraituta ez dugu beldurrik izan behar iñori.
Iñauterietan Bizkaian Betiko nesken aurka jokatuko dugu.
JUBENILAK: ORDIZIA 3 - TOLOSA 3
GOLAK: JUNE OSINAGA, AINHOA GARIKANO ETA AINHOA BENGOETXEA
Partidoa ordizin kontra egiten degun guztitan bezela gogorra, partidoa hasi da segidan kornerrez gola sartu ziguten baino guk ez genun gola sartu arte lana iteaz utzi, ta lehen zatiak berdinduta bukatu zuen. Bigarren zatian aukera asko izan genituen ta halako baten Junek gola sartu zuen baino beraiek eduki zuen lehenengo aukeran berriro sartu ziguten. Korner asko izan genituen alde ta horietako baten Ainhoa Bengoetxeak kornerrez (gol olinpikoa) zuzenean gola sartu. Hurrengo jokaldin area kanpotik bota zuen batek ta gola sartu ziguten. Orokorren gu beraiek baino gehio izan giñen baina Ordizin kontra beraien etxen ezdakit ze gertatzean ez degula irabazten.
KADETEAK: HERNANI 1 – TOLOSA 2
GOLAK: ANE ALFONSO ETA MADDI PEGUERO
Asteburu honetan partida hasi baino egun bat lehenago gure neskak kezkatuta zeuden eguraldiagatik, ikusita euri zaparrada botatzen ari zela eta jakinda Hernanin zelaia ibai ondoan dagoela arrazoi nahikoak ziren ea partida jolastuko zen ala ez. Baina azkenean han azaldu ziren Hernanin partidua jolasteko prest. Ikusita zelaia putzuz betea zegoela ez zegoen jolasteko modukoa beraz, partidan tolosarren "kasta" ateratzeko unea zen eta bai atera zutela. Lehengo zatian ez zen suertatu aukera garbirik bi taldeen partetik, gehiena erdi kanpoko borroka putzuen artean. Bigarren zatian aukera garbiagoak izan zituzten bi taldeek baina tolosarrek 25. minutuan aukera aprobetxatu zuten eta hor lehengo gola (Ane Alfonso).Bigarrena lehenegoaren ondoren etorri zen ( Maddi Peguero). Segidan hernanitarren gola iritsi zen eta momentu horretan tolosarrek, orain bai, beraien "kasta" atera behar zuten partida amaitzeko 5 minutu falta zirelako. Eta halaxe izan zen azkeneko 5 minutuak ondo jasan zituzten. Horrela 3 puntuak etxera, pena merezi izan du gure neskak goitik bera bustita egotea 3 puntuak lortu ondoren.
HURRENGO ASTEAN SENIORRAK, JUBENILAK ETA KADETEAK EUSKADIKO SELEKZIOKO PARTIDUAK DIRELA ETA ATSEDEN DUTE.
INFANTILAK: SUSPENDITUTA
EUSKALDUNA – TOLOSA A
INTXURRE – TOLOSA B
ALEBINAK: SUSPENDITUTA
2 talde infantilak hurrengo astean txapeldunen fasea hasiko dute.
Horrela gelditu dira multzoak:
1) TOLOSA B, ALLERRU, HERNANI A, AÑORGA A, ZUMAIAKO ETA BERGARA EDO UROLA
2) TOLOSA A, OIARTZUN, AÑORGA B, INTXAURDI, ANAITASUNA ETA ZARAUTZ EDO AMAIKAK BAT