Urtarrillak 24-25

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2015eko urtarrilaren 28a

Henar Martinez euskal ligako taldeko protagonista, 2 gol eta asistentzi bat

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA: LANTARON 1 – TOLOSA 4

GOLAK : MADDI GARIKANO, ALAZNE GARMENDIA ETA HENAR MARTINEZ 2

Kolistaren aurka partida erreza zirudien baina kategori honetan iñork ez du errregalatzen deus.

8. minutuan Maddik lehen baloia sareetara eman zuen eta honek erreztu zituen gauzak baina ondoren gure defentsaren hutsegite baten ondoren berdinketa.

2. zatia ondo hasi genuen okasioak egiñez, Marek penaltia hutsegin zuen ere, eta ondoren etorri ziren 3 golak Henar protagonista bezala.Lehenengoan asistentzi bikaina egiñez eta gero beste bi aukerak asmatuz.Henar izan zen oraingoan taldeak behar zuen rebulsiboa.

JUBENILAK: TOLOSA 2 – ZESTOA 1

GOLAK: OIHANA UGARTEMENDIA ETA ALAZNE GARMENDIA

Aurkari gogorra, ezaguna Zestoarra, txapeldun fase honi hasiera emateko,  neska sendoak eta indartsuak, partidua borrokatua espero genuen eta hórrela izan zen.

Lehen zatia bukatzear gure portera lesionatu eta jokalari bat jarri beharra ate azpian, hurrengo kornerrean gola sartzen digute.

2. zatian haserretuta eta partidari buelta emateko asmoekin atera giñen eta horrela izan zen, segidan Oihanak lehen gola eta ondoren buruz Alaznek.

Bukatua arte sufritu behar baina 3 puntuak etxean gelditu ziren.

KADETEAK:  TOLOSA 1 – URNIETA 1

 

GOLA: MARIA HERRERO

Asteburu hontan iada ligako bigarren buelta jolasten zuten, berriro ere etxean lehengo asteburuan bezala. Bazekiten partidu zaila izango zela, kontuan hartuta Urnietarrak 5. postuan daudela Tolosarren atzetik. Partidua hasita gure neskek aukerak eduki zituzten baita urnietarrek ere baina 25. minutuan Mariak gola sartu zuen buruz Zuriñek egindako erdiketaren ondoren. Horrela bukatu zen lehenego zatia. Bigarren zatian aldaketak egin ondoren neskek 3 aukera garbi izan zituzten gola sartzeko baina ez zituzten aprobetxatu. Urnietarrek sake de bandetan eta kornerretan egiten zuten arriskua eta korner batean sartu zuten. Ondoren tolosarrek aukera gehiago eduki zituzten baina oraingoan ere ez zituzten aprobetxatu. Eta horrela bukatu zen partida 1-1 . Ea hurrengo asteburuan irabazten duten.

 

 

 

 

 

 

 

INFANTILAK:

TOLOSA A 11 – BEASAIN 1

GOLAK: IZARNE SARASOLA 5, ANE EIZAGIRRE 1, IRATI OLANO 2, LUR GALARZA 1 ETA NORA SANZ 2

 

TOLOSA B 6 – EUSKALDUNA 1

GOLAK: LORENA ZUMETA 3, JONE SAIZAR, LORE ETXABURUA ETA AINHITZE ARANALDE

 

Ligako lehen faseko azkenaurreko partidua jokatu zuen TolosaB Infantilak Andoaingo Euskaldunaren aurka.. Datorren astean, Alegiako Intxurreren aurka  bukatuko dute lehen fasea gure neskak.

 

SENIORRAK: NEREA MURUA, ALAZNE GARMENDIA, MAR LUZURIAGA ETA

JUBENILAK :AINHOA BELDARRAIN, AINHOA BENGOETXEA

ERREALAREKIN 5 TEKNIFIKAZIOKO ENTRENAMENDU EGINGO DITUZTE HURRENGO HILABETEETAN.

ETA AINHOA GARIKANO EUSKAL SELEKZIOKO (SUB16) DEIALDIAN SARTU DA.

ZORIONAK

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!