Futbola neskak
EUSKAL LIGA: TOLOSA 2 – EIBAR 5
GOLAK : MADDI GARIKANO ETA AINHOA BENGOETXEA
Partida gogo handiz eta ilusioarekin prestatu genuen baina hasiera kaxkar baten ondorioz lehen 20 minututan 3 gol jaso genituen. Urte osoko dinamika negatibo honi ezin vuelta eman.
Ez genituen eskuak jeitsi eta borrokatzen jarraitu genuen, gainera baloia ondo mugituz.Lehen zatia bukatzear triangulazio baten ondorioz, eskubitik eramandako jokaldia batean, Mar atezainaren aurrean gelditu eta bere jaurtiketa zutabera Joan zen.
2. zatia hasi bezain laster beste gol bat jaso genuen.
Asko hobetu genuen eta 2- 4 jartzea lortu genuen, kontutan izan da Liderra genuela aurkari.
Beste gol bat sartzeko aukerak izan genituen baina bukaeran beraiek egin zuten 5.
Taldeak oso ondo lehiatu eta joko bikaina erakutsi zuen.
Orain hasten dugu 2. Vuelta, ditugun 6-7 partidak garrantzi handikoak izango dira, aurkariak gure inguruan daude eta beraiekin jokatzen ditugu sailkapeneko postu arriskutsuak.
Hurrengo partidua larunbatean 15.30etan Usabalen Peña Athletiken (Santurtzi) kontra.
Afizioari dei bat egiten diogu gure neskei animatzera etortzeko, Aupa Neskak!
JUBENILAK: TOLOSA 2 – ALOÑAMENDI 2
GOLAK: AINHOA GARIKANO (2)
Partido turronero esaten den bezala, opor ondorengoa.
Beraiek atzean sartuta eta oraingoan aukera asko sortu arren ezin garaipena lortu.
KADETEAK: EIBAR 3 – TOLOSA 1
GOLA: ZURIÑE IGLESIAS
Aurkari gogorra , sailkapenean 2. Postuan.
Partiduan ez genuen intensitatea jarri eta fisikoki gehiago izan ziren.Lehen zatian aukera garbiak izan zituzten Eibartarrek , gure atezainak geldiketa bikainak egiñez.Hala ere lehen zatiko azken aukera gurea izan zen korner baten ondoren, errematea, marra ondoan, zutabean joz.
2. zatian hobeto aritu giñen gogo gehiago jarriz baina ezinezkoa izan zen.
Golak oso tuntunak izan ziren, agian sendotasuanren falta, taldearen gaztetasuna, Beterani falta.
Gurea, jaurtiketa gogor baten ondoren, ederra izan zen.
INFANTILAK:
TOLOSA A: ATSEDEN
TOLOSA B 4 – ORDIZIA 1
GOLAK: AINHITZE ARANALDE, LORE ETA IRENE ETXABURUA ETA LORENA ZUMETA