URTARRILAK 4

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2015eko urtarrilaren 6a

URTEA EZIN ONDO HASI

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA:BIZKERRE 2 – TOLOSA 0

Urteko lehen partida jokatzeko gogotsu abiatu ginen Getxo aldera, etxetik kanpo denboraldiko lehen garaipena lortzeko helburuarekin.  Aurkari zaila genuen aurrean, Bizkerre, ligako hirugarren sailkatua, baina,  azken partidetako emaitza txarrei bukaera eman eta hiru puntuak lortzea garrantzitsua zen behealdeko postuetatik ateratzeko.

Nahiko ondo ekin genion partidari baloia ondo mugituz, baina, aurkariak aurrelarien abiadura aprobetxatuz min asko egin ziguten. Ala defentsako akats baten ondorioz iritsi zen etxekoen lehen gola. Guk  gure jokoarekin jarraitu genuen eta pare bat aukera garbi izan arren 1-0 ekoarekin joan ginen atsedenaldira.

Indartsu ekin genion bigarren zatiari eta berdinketaren gola lortzen saiatu ginen, baina, aukerak sortzea asko ari zitzaigun kostatzen. Orduan penaltiz Bizkerreren 2-0 iritsi zen. Animoak asko jaitsi ziren arren golen bat sartzen saiatu ginen, baina, ezin izan genuen lortu.

Horrela beraz, 2-0 bukatu zen partida.

Kolpe gogorra izan zen guztiontzat baina, burua jaso eta lanean jarraitu beharra dago egoera honi buelta emateko.  Talde honek  askoz gehiago eman bait dezake. Aupa neskak!!

 

BESTE TALDE GUZTIAK ATSEDEN IZAN DUGU.

MARIA HERRERO ETA IZARNE SARASOLA INFANTILAK,  ERREALAREKIN TXAPELDUN ATERA DIRA ARRETXABALETAKO TORNEOAN

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!