BIKAIN GURE NESKAK

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko abe. 16a, 12:27
KATEDEAK (ARGAZKIA) INDARTSU BUKATU DUTE URTEA

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA:LEIOAKO NESKAK 3 - TOLOSA  1

GOLA : ELI GARMENDIA

11. Jardunaldia genuen jada, urte honetako azkena. Aurreko asteburuan irabaztearen ondorioz konfiantza eta gogo gehiagorekin gindoazen Leioarantz.
Partidua parekatua zebilen partidu osoan zehar. Lehen zatian ordea gehiago erakutsi genien Leioatarrei, baina ez genuen golik eskuratu eta 1-0 kontra joan ginen aldageletara. Bigarren zatia hasi zen, parekatsu zegoen baina Maddiren jaurtiketa on bat suertatu zen porterak kornerrera bidaliz. Korner hontan lortu genuen banakoa egitea Eliren eskutik. Ongi eutsi genien baina 29. minutuan 2-1ekoa egin ziguten, zortea zela medio. 
Azkenik partida amaitzear 3-1ekoa iritsi zen eta emaitza honekin amaitu zen jokoa.
Hurrengo jardunaldia ere kanpoan jokatzen dugu eta ea eguberrietako oporran ondoren irabazi eta "ratxa" txar hau bukatzen den. Aupa Tolosa!

 

JUBENILAK: IKASBERRI 0 -TOLOSA 6

GOLAK: AINHOA BENGOETXEA 3, SAIOA ZUBILLAGA 1, JUNE OSINAGA 1 ETA EIDER CALAHORRA 1

Partidua dominatuta goitik behara, beraiek atzean sartuta eta guk gure jokua egiñez partidua menperatu genuen.

KADETEAK:  ARIZMENDI 0 – TOLOSA 4

GOLAK: ZURIÑE IGLESIAS 2, IRATI ALDALUR ETA ALAIA GOÑI

 

Partidura gogotsu eta zentratuta sartu ziren gure neskak eta horren ondorioz etorri ziren bi lehen golak.

2. zatian beraiek indartsu atera ziren baina okasio garbirik egin gabe, segidan hirugarrena sartu genuen eta bukaeran bestea. Aipatzeko zelaia “piedrilla” koa zen, pare bat gelditzen dira gaur egun gipuzkoan, eta errez moldatu ziren zelaiera.

Gure neskak indartsu bukatu dute urtea, oporrak mereziak dituzte

 

INFANTILAK:

 

INTXURRE  0- TOLOSA A 7

GOLAK: ANE EIZAGIRRE 2, NORA SANZ 2, IRENE AMANTEGI, IZARNE SARASOLA ETA MARIA MARTIJA

 

 TOLOSA B 6 – LAZKAO 0

 GOLAK: JONE SAIZAR, LORE ETXABURUA 2, IRATI JAUREGI, NAHIA ALKORTA (PENALTIZ) ETA  LORENA ZUMETA

 

Erabateko dominioa gure neskak Lazkaotarren aurka gaurko partiduan.

Gero eta hobeto ari dira jokatzen txapeldunen fasera sailkatzea merezi dute.

Lazkaotarrak Arerio zuzena dira sailkapenean 2. Postua lortzeko eta horrela txapeldunen fasera sailkatzeko.

Emaitza onen bidez 2 puntura azpitik daude

Hurrengo astean Tolosa Akoak Lazkaora doaz, hauen garaipena beharrezkoa izango da.

 

ALEBINAK:

 

TOLOSA A 5 – HERNANI  5

TOLOSA B 4- LAZKAO 2

 

Orain eguberrietan, abenduak 27-28, torneo batetara doaz Zumaiara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!