ZUBI EDERRA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko abenduaren 8a

INFANTILAK BIKAIN

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA:TOLOSA  2 – HERNANI 1

GOLAK : MAR LUZURIAGA (2)

Derbi lehiatua Berazubin jokatutakoa.Bi taldeak hasieratik irabazteko gogo bereziarekin atera ziren.

Eguraldi txarrak jokoa kondizionatu eta euri zaparradak belazea ureztatu eta ondoren lokaztu zuen.

Joko gutxi ikusi genuen, txokeko lehia.

Guk gola lehen zatia bukatzear lortu genuen eta aldagelara pozik.

2 .zatia hildo berdiñetik joan zen eta Hernaniarrak berdinketa lortu zuten, baina poza gutxi iraun zien, ondoren guk bigarrena lortu baigenuen.

Bukaeraino emaitzari eutsi genion garaipen garrantzitsua lortuz, beheko postutik aldentzeko.

Oraingoan intensitatea eta indarra gainezka jarri zuten gure jokalariak, saria lortuz

Hurrengo partida Leioan , talde hau liderra izan da orain arte.

JUBENILAK: TOLOSA 2 – LAZKAO 1

GOLAK: SAIOA ZUBILLAGA ETA OIHANA UGARTEMENDIA

Lazkaotarrak beti arazoak sortzen dizkigute eta oraingoan ere ez de ezberdiña izan.

10 minutu falta zirela lortu genuen garaiapena.

KADETEAK:  ATSEDENA

 

INFANTILAK:

TOLOSA A 2 - TOLOSA B 2

 

GOLAK: A TALDEAN MARIA MARTIJA ETA LUR ZABALA ETA B TALDEAN LORENA ZUMETA (2)

 

Partida polita gure neskak jokatutakoa, intensitate handia eta errespetua.

Lehen zatian ez zen golik egon. Ondoren etorri ziren golak, aukerak egiñez bi ateetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!