Porrota Arratiaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko abe. 2a, 10:35

Arratiaren aurka galdu du Tolosako nesken taldeak, 2-1eko emaitzarekin. Kadeteek, berriz, garaipen garrantzitsua eskuratu dute Añorgaren aurka.

EUSKAL LIGA: ARRATIA 2 - TOLOSA  1

GOLA: MADDI GARIKANO

Berriro ere Bizkaira bidaiatzea tokatu zaigu. Orain arte bertan jokatu genituen bi partidetan ez genuen punturik lortu eta oraingoan gure txanda zen. Sailkapenean atzeko postuetan geratzen ari gara eta bai edo bai irabazi beharreko partidua zen. Autobusean joaten garenean elkar motibatzen saiatzen gara, gaurkoan posible dela esanez eta giro ona sortuz. Horrela, Igorrera iristean, hiru puntuak eskuratzeko esperantzarekin jaitsi ginen autobusetik. Musika alaiaren melodiapean berotzen hasi ginen, baina partidurako bost minutu falta zirela, Mirari postura txarrean erori eta belaunean min hartu zuen. Hortaz, anbulantzian ondoko herriko anbulatoriora eraman zuten eta guk bitartean partidari ekin genion.

Egia esan, lehenengo zatian gehienbat partidua dominatua izan genuen, atzean intentsitatez jokatuz eta baloia gure jabetzan edukiz. Hala ere, aurrean aukera garbiren bat besterik ez genuen izan eta 0-0arekin joan ginen aldageletara. Bigarren zatian aurrekoan bezain indartsu hasi ginen, lehenengo minutuetan aukera oso argia izanez. Baina azken aldian gertatzen ari zaigun moduan, beraiek aukera bat izan eta gola sartu zuten. Nahiz eta taldea burumakur geratu, korner batean Maddi Garikanok buruz gola sartu zuen eta orduan hiru puntuak eskuratzea posible zela pentsatu genuen.Hala ere, 88.minutuan beraiek gola egitea lortu eta hiru puntuak etxeak geratu ziren.

Min handia eman digun porrota izan da, aurkaria baino hobeto jokatu arren, berriro ere punturik gabe itzuli baikara etxera. Entrenamenduetan egiten duguna partiduetan islatu behar dugu eta hori oraindik ez dugu erabat lortu. Lanean jarraitu behar dugu, gure jokoa bilatuz. Talde bikaina daukagu eta gorako postuetarantz joan beharra daukagu kosta ala kosta.

Hurrengo partida Hernanin kontra, BERAZUBIN  larunbatean 16.30etan

JUBENILAK: ATSEDEN

KADETEAK:  TOLOSA  1 – AÑORGA 0

GOLA: AINHOA GARIKANO

 

Asteburu honetan gure neskek bazekiten partidu gogorra izango zutela, borrokatzekoa, ligan lehenengo sailkatuaren aurka. Baina baloia zelaian jarri zen momentuan gogotsu hasi ziren, beti gogor eta horrela lehenengo zatira iritsi ziren 0-0 emaitza eutsiz .Añorgak bere aukerak izan zituen, hobeto  jolastu zuen baina ez zuen asmatu.

 2. Zatian  arrisku gehiago sortu genuen, garaipenaren bila atera giñen eta kontraeraso batean  Ainhoa Garikanok sartu zuen gola. Geratzen zen denboran Tolosarrek bazekiten zein zen bere lana, emaitza mantentzea eta sufrituz lortu zuten. 3 puntuak etxean geratu ziren.

Sekulako algara eta poza, jokalari, entrenatzaile, guraso eta zaletuen artean.

INFANTILAK:

TOLOSA A  - EUSKALDUNA (EZ ZEN AURKEZTU)


Gaizki jokatzen hasi ginen baino 0-1 irabazten geoo gure akats batengatik 1-1 jarri ginan eta gero partidoa aurrea zijoan heinen hobetzen joan ginan pixkat gehio jokatzen baino ahala ere ez ginan guztiz ondo ibili

 TOLOSA B 12 – INTXURRE 1

Lehen zatian gola sartzea kostatu zitzaien baina ondoren segidan etorri ziren

 

ALEBINAK: AIZKORRI 1 – TOLOSA A 7

                       HERNANI 4 – TOLOSA B 0

Ondo gure neskak, gero eta gehiago ikasten ari dira

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!