JUBENILAK LIDER

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko aza. 24a, 19:01
Ordiziari irabazita

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA: TOLOSA  2 – GASTEIZKO NESKAK  3

GOLAK: MAR LUZURIAGA ETA MIRARI ARTOLA

Ilusioz hasi genuen partida ,talde on baten aurrean gure maila emateko gogoarekin .

Partida gogor hasi zen baina beraiek bi aldiz aurreratu ziren eta maldaz gora jarri zitzaigun neurketa.

2. zatia gogotsu eta indarrakin ekin genion eta jokaldi tonto batean beraie ndefensa batek area barrua neskuarekin emaneta penaltia.Mar- ek (txapelketako Pitxitxia 9 gol) jaurti eta lehen gola.

Ondoren Mirari Artolak (amezketarrak) area kanpotik jaurti eta sekulako gola eta berdinketa (Fernando Amezketarraren antzerkiko lanak ,indar berezia eman zion, Txerria bere etxeko seaskaren azpian omen zegoen).

Erremontada gertu ikusten genuen eta aurrera egin genuen baina pase luze baten beraien 3. Gola etorri zen.

20 minutu falta ziren baina ez genuen izan indarra  eta konbenzimendua, pena bat.

Hurrengo partida Arratiaren kontra Igande eguerdian.

 

JUBENILAK: TOLOSA  3 – ORDIZIA 1

GOLAK: SAIOA ZUBILLAGA   ETA  AINHOA GARIKANO (2)

Derbia Usabalen, aurkari gogorra eta Ordizian jaso genuen lehen porrota eta gogoa errebantxarako.

Partidua hasi eta penalti baten ondorioz partida maldaz gora.Joko gutxi, baloiak behin eta berriz gora eta lehen zatia bukatzeko zegoenean Ainhoaren gola etorri zen, 2. Zatirako garrantzitsua.

Ondoren ere ez zen joko ederrik ikusi eta 20 minuturen faltan Junek 2. txartel oria ikusi zuen eta partidaren bukaera bat gutxiago.Gezurra dirudi baina orduan etorri zen erreakzioa Saioaren gola eta Ainhoaren 2. Sekulako jaurtiketa baten ondoren, gol bikaina.

 

KADETEAK:   LAGUN ONAK  1 – TOLOSA  0

 

Denboraldiko lehen porrota, partidua berdintsua,  oso borrokatua, berdinketa izango zen emaitza justuena baina…

Beraiek gola 2. zatiaren hasieran lortu zuten ,defentsaren gaizki ulertu baten ondoren.

Ez genuen gure jokua egitea lortu beraiek behin eta berriz baloia aurrera botatzen zuten eta ondo presionatzen zutelako.

Patrizia gure atezainak parada bikainak egin zituen, gurasoek pozik etorri ziren ondo burrukatu genuelako.

Hurrengo partidan Añorga, liderra, dator larunbatean Usabalera.

 

 

 

INFANTILAK:

ORDIZIA 1 -TOLOSA A  5

 

GOLAK: ANE EIZAGIRRE , IZARNE SARASOLA (3)  ETA LUR  ZABALA


Gaizki jokatzen hasi ginen baino 0-1 irabazten geoo gure akats batengatik 1-1 jarri ginan eta gero partidoa aurrea zijoan heinen hobetzen joan ginan pixkat gehio jokatzen baino ahala ere ez ginan guztiz ondo ibili

 

EUSKALDUNA 1 – TOLOSA 5

 

GOLAK: LORENA ZUMETA 3, NAHIA LARRAÑAGA 1 ETA JONE SAIZAR 1

 

Gure neskak, sasoi onean daude. Asteburu hontan, Andoaingo Euskaldunaren zelaiean, 1-6 irabazi dute, nahiz eta beste egunetan baino oldarkortasun gutxiagorekin jolastu duten. Zelaiak ere, belar luzekoa eta haizea gehiegeriken, ez zuen asko lagundu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!