Porrota Barakaldon

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko azaroaren 18a

Euskal Ligako taldea izan ezik, Tolosako emakumezko talde guztiak garaile izan dira asteburu honetan.

EUSKAL LIGA: BARAKALDO 4 - TOLOSA  2

GOLAK: MAR LUZURIAGA ETA NEREA MURUA

Etxetik kanpo ezin puntuak atera dago taldea. Oraingoan galtzen hasi ginen, baina berehala berdindu genuen Marren golari esker. Ondoren beraiek beste bi gol sartu zituzten, guk ez genuen gure futbola egitera lortu eta 4. etorri zen. Bukaeran sartu genuen bigarrena.

Baloia era egokian mugitu behar dugu eta lasai,  posesioa galdu gabe, gaitasuna badugu baino… etxetik kanpo emaitza hobegoak iritsiko dira.

Hurrengo partida Gasteizko nesken kontra izango da Usabalen larunbatean 15.30ean. Gasteizko neskak 4. postuan doaz, eta gu seigarren hiru puntura. Talde ona da, goiko postuetan ibiltzen dena, partida honetan gure maila nabarmendu beharko dugu.

ANIMO NESKAK, ONDO GOAZ  ETA!

JUBENILAK:  ZESTOA 2 – TOLOSA 3

GOLAK: AINHOA BENGOETXEA  2  ETA  AINHOA GARIKANO

Partidaa ondo hasi genuen, gure jokoa eginez, eta hiru golak segidan sartu genituen. Laugarrena sartzeko ere aukera ezinhobea izan zuen Ainhoa Garikanok baina lehen zatia bukatzear Zestoarrek beraien lehena sartu zuten. Horrek animoak eman zizkien 2. zatia gogor hasteko, eta hasi bezain laster bigarrena lortu zuten. Sufritzea tokatu zitzaigun, baina hala ere emaitzari eutsi egin genion.

Orain Zestoatarrei lehen postua kendu ondoren liderrak gara Ordiziarekin batera.

KADETEAK:   ATSEDEN

INFANTILAK:

TOLOSA  A 8- ORDIZIA 0

Golak :Izarne Sarasola(4) Ane Izagirre (4)

Partida erraza.

TOLOSA B  8 – BEASAIN 1

Goleatzaileak: Lorena Zumetak 2, Lore Etxaburuak 2, Maria Herrerok 2, Ainhitze Aranaldek 1 eta Jone Saizarrek 1.

Partida polita Usabalen ikusi duguna; Tolosako neskek, bere joko onari esker, merezitako garaipena lortu dute. Argazkia beraiena da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!