Denak irabazi

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko aza. 12a, 17:59
Denboraldiko alebiñen lehen partida.Ze ilusioa!

Futbola neskak

EUSKAL LIGA: TOLOSA 3 – ZARAUTZ 2

GOLAK: IZARO GOENAGA, MAR LUZURIAGA ETA ALAZNE GARMENDIA

Aurkari ezaguna etorri zaigu asteburuan Usabalera, bi taldeek elkar ondo ezagutzen baitugu. Talde beteranoa eta gogorra da zarauztarra.

Partida ondo hasi genuen. Joanak lapurtutako baloi bati esker, Mar atezainaren aurrean bakarrik geratu zen. Atezaina gaindu zuen honek, baina ozta ozta baloia kanpora irten zen.

Ondoren jokoa nahastu, eta korner batean zarauztarrek lortu zuten lehen gola, buruz. Jokalari zarauztarra bakarrik zegoen area barruan. Eta lehen zatia bukatzear zela iritsi zen kanpokoen bigarrena, falta jaurtiketa batean, lehenengoaren antzera, aurrelariak bakar bakarrik errematea eginez. Hasiera ona egin arren, lehen zatia ez zen batere ona izan.

Bigarren zatian hiru aldaketa egin ostean erabat hobetu genuen jokoa eta erabat dominatu genuen aurkaria. Tolosaren lehen gola jokaldi eder baten ondotik iritsi zen. Paseak egin eta egin, aritu ziren area barruraino sartu arte. Gola Izaro Goenagak lortu zuen. 

Bigarrena, berriz, Mar Luzuriagak sartu zuen, buruz, Leire Lopetegiren erdiraketa on baten ostean. Bien bitartean, zarauztarrak arriskua sortzen zuten kontraerasoan baina partidaren bila joan ziren tolosarrak. Eta lanak fruituak eman zituen.

Hirugarren gola lortu aurretik, neurketako jokaldirik ederrenetako bat osatu zuten neskek: Nerea Muruak hasi zuen jokaldia ezkerretik eta honek Izarori pasa; Alazneren desmarkea ikusi eta hark, bere eskuinean bakarrik zetorren Maddiri pasa zion, atezainaren aurrean bakarrik geratu eta gorputzera errematatu zuen tolosarrak. Gola Alazne Garmendiak lortu zuen falta bat errematatzean.

Luzapenean zarauztarrek aukera garbi bat izan zuten, defentsan egindako akats baten ondorioz, baina ez zuten saririk izan. Azkenean, asko landutako garaipena lortu genuen, eta orain sailkapenean gorutz begira jarri gara.

 

JUBENILAK: TOLOSA 4 - AMAIKAK BAT 0

GOLAK: ALAITZ ZABALA 2, SAIOA ZUBILLAGA ETA AINHOA GARIKANO

Erabat dominatu genuen, joko ederra egiñez eta lehen zatirako 2- 0 gindoazen, beraiek ez ziren iristen gure porterira.2. zatia aspergarrigoa izan zen ,3. Gola sartu eta ez zen partidurik egon, gureak erlajatu ere egin ziren.

 

KADETEAK:   ORDIZIA 0 – TOLOSA 5

 

GOLAK: ZURIÑE IGLESIAS  ETA MARIA HERRERO 4

 

Erabateko nagusitasuna Tolosarena zelai  erdian nagusi eta aukerak bat beste atzetik posteak etabar..penatiz lehenengoa Zuriñe eta Mariak beste lauak egin zituen,egun ispiratua oso eta gol ederrak utzi zizkigun batez ere hirugarrena.

 

INFANTILAK:

TOLOSA A  ATSEDEN

ORDIZIA 2 – TOLOSA B 12

Golak: Lore Etxaburua 4, Lorena Zumeta 2, Nahia Larrañaga 1, Irati Jauregi 1, Irene Etxaburua 1, Jone Saizar 1, Ainhitze Aranalde 1 eta Claudia Herrero 1

Partidua txukuna jokatu zuten eta garrantzi handiko garaipena lortu zuten.

ALEBINAK:

TOLOSA A  4 -  INTXAURDI 2

TOLOSA B  4-  AITZGORRI 5

Oso ondo gure txikiak, ilusioa, jokoa, dena ona, gozada bat

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!