Landutako garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko aza. 10a, 15:26
Argazkia: Javi Urola

Tolosako neskek 3-2 irabazi dute Zarautzen aurka, Izaro Goenaga, Mar Luzuriaga eta Alazne Garmendiaren golei esker.

Aurkari ezaguna etorri zaigu asteburuan Usabalera, bi taldeek elkar ondo ezagutzen baitugu. Talde beteranoa eta gogorra da zarauztarra.

Partida ondo hasi genuen. Joanak lapurtutako baloi bati esker, Mar atezainaren aurrean bakarrik geratu zen. Atezaina gaindu zuen honek, baina ozta ozta baloia kanpora irten zen.

Ondoren jokoa nahastu, eta korner batean zarauztarrek lortu zuten lehen gola, buruz. Jokalari zarauztarra bakarrik zegoen area barruan. Eta lehen zatia bukatzear zela iritsi zen kanpokoen bigarrena, falta jaurtiketa batean, lehenengoaren antzera, aurrelariak bakar bakarrik errematea eginez. Hasiera ona egin arren, lehen zatia ez zen batere ona izan.

Bigarren zatian hiru aldaketa egin ostean erabat hobetu genuen jokoa eta erabat dominatu genuen aurkaria. Tolosaren lehen gola jokaldi eder baten ondotik iritsi zen. Paseak egin eta egin, aritu ziren area barruraino sartu arte. Gola Izaro Goenagak lortu zuen. 

Bigarrena, berriz, Mar Luzuriagak sartu zuen, buruz, Leire Lopetegiren erdiraketa on baten ostean. Bien bitartean, zarauztarrak arriskua sortzen zuten kontraerasoan baina partidaren bila joan ziren tolosarrak. Eta lanak fruituak eman zituen.

Hirugarren gola lortu aurretik, neurketako jokaldirik ederrenetako bat osatu zuten neskek: Nerea Muruak hasi zuen jokaldia ezkerretik eta honek Izarori pasa; Alazneren desmarkea ikusi eta hark, bere eskuinean bakarrik zetorren Maddiri pasa zion, atezainaren aurrean bakarrik geratu eta gorputzera errematatu zuen tolosarrak. Gola Alazne Garmendiak lortu zuen falta bat errematatzean.

Luzapenean zarauztarrek aukera garbi bat izan zuten, defentsan egindako akats baten ondorioz, baina ez zuten saririk izan. Azkenean, asko landutako garaipena lortu genuen, eta orain sailkapenean gorutz begira jarri gara.

Bihar, Mireia Sarasola kapitainaren aulkitik iritzi zutabea irakurri ahal izango da egunkarian, nahiz sarean.

Gainontzeko emaitzak:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!