Garikanoren eta Luzuriagaren golak motz gelditu dira

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko aza. 4a, 11:41

Beasainen etxean Tolosa CFek galdu egin zuen, 3-2 emaitzarekin. Jubenilek eta infantilek irabazi egin dute, eta kadeteek berdindu.

EUSKAL LIGA: BEASAIN 3 -TOLOSA 2

GOLAK: MADDI GARIKANO ETA MAR LUZURIAGA

Beasainera joan ginen hiru puntuak ateratzeko eta taulan goiko postuetara hurbiltzeko asmoarekin.

Partida espezial hasi zen, Leirek pase zoragarri bat, defensari bizkarra bilatuz, Maddiren desmarkea ikusiz eta honek atezainaren gainetik baloia jaurtikiz gola.

Baina beasaindarrak erditik atera eta hurrengo jokaldian, pase luze bat egin hegalekoaren erdiraketa, eta aurrelariaren gol bikaina. Gure defentsaren konzentrazio faltaren ondorioz, 1-1.

Lehen zatia horrela bukatu zen, bi taldeak aukerak eginez eta baloiaren jabetza erdibanatuz.

Bigarren zatian etorri zen beraien bigarren gola. Zelai erdian baloia galdu, defentsa aurreratuta zegoenez, aurrea hartu eta gola. Gero guk izan genuen aukera, baina ezin.  Beasainen hirugarrena defentsa eta atezainaren arteko gaizki ulertu baten ondorioz iritsi zen, bost minuturen faltan. Amaieran bigarrena lortu genuen, jaurtiketa eder baten ondorioz, baina ez zegoen denborarik partida berdintzeko. 

 

Partida eskasa jokatutakoa, zelai erdian joko gehiago egin behar dugu, jokaldia gehiago landu , pase luzeak gehiegi bota genituen eta beraien atzelariak ez genituen ustekabean hartzen, jokalariak baditugu joko hobegoa egiteko, eta atze aldean errazegi sartzen dizkigute golak. Konzentrazioa handiagoa eta tentsio gehiago eduki behar dugu.

Hurrengo larunbatean, 15:30ean, Zarautz dator Usabalera, puntuak etxean gelditu behar dira, ea jokoa hobetzen dugun.

JUBENILAK: ALOÑAMENDI 2 - TOLOSA 4

GOLAK: ALAZNE GARMENDIA, SAIOA ZUBILLAGA (2) ETA JUNE OSINAGA

Partida ederra jokatutakoa, joko bikaina behingoz, eta 0-2 aurreratu ginen.Lehen zatia bukatzear beraiek gola sartu ziguten baina bigarren zatiaren hasieran, gure hirugarrena eta ondoren laugarrena. Partida lasaia, sufritu gabea, markagailuarengatik. Beraiek bigarrena bukaeran sartu zuten.

 

KADETEAK:   TOLOSA 0 – OIARTZUN 0

Partida orekatua, aukera garbirik gabekoa. Hasieran dominatu egin genuen baina sakontasunik gabe.

 

INFANTILAK: TOLOSA A  6 – LAZKAO 4

GOLAK: Maria Martija (4) Izarne Sarasola (1) eta Nora Sanz (1)

Partida polita ikusitakoa Usabalen, nahiz eta bi aldiz aurretik jarri markagalluan, Lazkaok 1-3 eta 2-4. Tolosako neskak bere futbola eginez, buelta eman zien markagalluari, 6-4 irabaziz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!