asteburuko kronika

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko urriaren 21a

Denetatik egon da asteburu honetan

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA: BERRIOTXOA 3- TOLOSA 1

GOLA: MADDI GARIKANO

Berriro ere partidua ondo hasi genuen, ondo jokatuz eta aukera garbiak sortuz baina sorte pittin bat falta zaigu partidak gure alde jartzeko.Beraiek , edukitako aukerak ez zituzten barkatu eta punturik gabe bueltatu giñen Tolosara.

Pozik gaude joko ona egiten ari garelako eta emaitza onak iritsiko dira.

JUBENILAK: LAZKAO 2 – TOLOSA 2

GOLAK: EIDER CALAHORRA ETA AINHOA BENGOETXEA

Partidu ederra gure neskak jokatutakoa, paseak, aukerak, ea. guk jarri genituen baina beraiek bi kontraeraso bikainetan 2 gol eta partida hankazgora.

Ez genuen etsi eta bukaeran berdinketaren gola sartu genuen, merezitako emaitza.

June Osinagak txonkatilla bihurritu zuen eta aste bat bajan izango degu.

 

KADETEAK:  TOLOSA 1 – LAZKAO 0

 

GOLAK: AINHOA GARIKANO

 

Partidua lehen zatian erabakita gelditu behar zena,aukera ederrak, jokuaren dominioa, e.a. aukerak ez sartzeagatik, bukaeran sufritu behar izana.

Azken momentuan falta jaurtiketa baten ondorioz, buruarekin errematea eta ozta ozta baloiak sare bidea hartu zuen.

 

 

 

 

INFANTILAK:TOLOSA A 4- TOLOSA B 1

GOLAK:

Tolosa A- IZARNE SARASOLA, MARIA MARTIJA, IRENE AMANTEGI ETA LUR ZABALA 
Tolosa  B: NAHIA LARRAÑAGA

 

Partidu polita  ikusi zan Usabalen, lehenengo partida izateko.

Fisikoki Tolosa A gehiago izan zen baina teknika aldetik oso paretsu.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!