Tolosako neskak, ezinean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko urr. 7a, 15:03

Ez zuen talde bakar batek ere irabazi. Lehen taldeak 2-1 galdu zuen Peña Athletic-en aurka.

Futbola neskak

EUSKAL LIGA: PEÑA ATHLETIC 2 –TOLOSA 1

GOLA: MADDI GARIKANO

Partida oso ondo hasi genuen aukera garbiak edukiz eta gola sartuz.Presioa ere ederra zen eta pena bat izan zen gol aukerak ez gauzatzea.Futbolean gero ordaindu egiten da.

Santurtziarrak atsedenaldira iristear gola sartu zuten (gol fantasma horietako bat).Gure neskak behin eta berriz zioten ez zela sartu.

2. zatia hasi bezain pronto bigarrena iritsi zen, defentsaren hutsegite batengatik.Ondoren saiatu giñen aukerak eduki ere, baina beraiek ondo defendituz garaipena lortu zuten.

Egin genuen lehen zati ederrarekin gelditu beharko dugu, bide honetik goazela zihurtatzeko.

 

JUBENILAK: ORDIZIA 3- TOLOSA 1

Gola: Alazne Garmendia

Aurkari gogorra izan genuen aurrean, defentsa ona eta kontraerasoan golak.gutxitan iritsi ziren baina asmatu egin zuten eta aldiz guk dominatu, baloia jokatu eta gol aukerak eduki arren, ez asmatzeak hankazgora jarri zigun partida.

20 minutu falta zirela gerturatu giñen 2-1 baina beste kontra batean 3.

Beste batean izan beharko du.

 

KADETEAK:  TOLOSA 1 – HERNANI 1

GOLA: Maddi Peguero

Partida osoa dominatzen beraiek behin iritsi eta gola.Gure defentsa bat odolez zegoen eta zelaitik atera zen, une hori beraiek aprobetxatu zuten aurreratzeko markagailuan.

Zorionez 5 minutu falta zirela lortu genuen berdinketa.

INFANTILAK:Tolosa A eta B Intxurre eta Anaitasunarren contra, lagunartekoa.

Bi partidak irabazi zituzten, aurredenboraldia bide honetik dijoala erakutsiz

ALEBINAK

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!