Garaipenarekin hasi dute liga emakumeek

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko irailaren 29a

Kadete eta jubenilek garaipenarekin hasi dute denboraldia. Euskal Ligakoak hurrengo astean hasiko dira.

JUBENILAK: TOLOSOA 4 – ZESTOA 3

Denboraldiko lehen partidan irabaztea beti garrantzitsua denez, helburura lortuz hasi dute jubenilek denboraldia. Bazirudien partida erraz menperatuko zutela gure neskek, baina Zestoarrak aurreratu ziren eta lehen zatira 1-2 iritsi ziren, gureak 2 zutoin eman ondoren.

2. zatian golak etorri ziren, 4-2 irabazten jarriz. Bukaeran beraiek 3. sartu zuten eta azkeneko 15 minutuak bat gutxigokin jokatu arren emaitzari eustea lortu zuten.

Golak: Alaitz Zabala, Eider Calahorra, ainhoa Bengoetxea (penaltiz) eta Ainhoa Garikano


KADETEAK:  URNIETA 0- TOLOSA 1

Denboraldiko lehen partida izan zen. Lehen zatia txarra izan zen, kosta egiten zitzaien baloia erasora eramatea. 2. zatian hobeto jokatuz eta gehiago iritsiz, 5 minutu falta zirela jokaldi eder batean iritsi zen gola, talde osoak biziki ospatu zuen, garaipena eta 3 puntuak Tolosarantz.

Gola: Claudia Herrero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!