ONDO GURE NESKAK

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko mai. 20a, 09:53
KADETEAK IGANDEAN GIPUZKOAKO TXAPELDUN IZAN DAITEZKE

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA

TOLOSA 0 – BIZKERRE 1

Kopako lehen kanporaketa, partidu orekatua gure neskak Berazubin jokatutakoa, oso fisikoa izan zen eta gure neskak ezin izan zuten garaipenik lortu.Larunbatean Bizkaian garaipena lortuko dutelakoan…

Aipatzekoa Olaia Baldak berriro beste belaunean oraingoan, miña hartu zuela eta lesio larria izango duelakoan gaude. ANIMOAK denon partetik

JUBENILAK

TOLOSA 1 – AMAIKAK BAT 0

Emakumezkoen Jubenillak Amaikak Bat-en aurka garaipenarekin amaitu dute denboraldia (1-0). Partidu fisikoa izan zen, joko askorik gabe baina tolosarrak sendo egon ziren defentsan eta June-ren gola nahikoa izan zen garaipena lortzeko. Bigarren postuan amaitu dezakete denboraldia nahiz eta gora behera handiko urtea izan. Orokorrean arro egoteko urtea egin dute, kalitatezko jokoa eta golak eskeiniz. ZORIONAK neska guztiei!

KADETEAK:

HERNANI  1 – TOLOSA 4

Golak: Zuriñe Iglesias, Nerea Eizagirre, Ainhoa Bengoetxea eta Ane Alfonso.

Urduritasuna nabaria zen partidua hasi aurretik zeren eta txapeldunak izateko bidean irabaztea derrigorrezkoa zen.

Partidua hasi eta segituan aukerak egite nhasi giñen eta 2 golak iritsi ziren, baina lehen zatia bukatu baino lehen gure akats nabarmen batean gerturatu ziren markagailuan.

2. zatia gaizki hasi giñen eta grazik 3. gola sartu genuela 10. minutuan, gola ondoren jokaldi ederrak egiñez menperatu genituen hernaniarrak eta lasaitasun gola iritsi zen 10 minutu falta zirela.Markagailua motz gelditu zen izan genituen aukerak kontutan hartuta.

Azken partidua Ordiziaren kontra,.irabazten badugu Gipuzkoako txapeldunak izatea lortuko dugu, 2. urtez jarraian.

Naroa Jauregi eta Nerea Eizagirre ez ditugu gurekin izango Errealarekin Andorrara torneo bat jolastera joan direlako, ondo pasa eta zorionak

Partida igandean 11.15etan Usabalen izango da,

DENOK ANIMATZERA

ALEBINAK        TOLOSA 12 – LAZKAO 1

Partidu erreza gure neskak jokatutakoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!