Tolosako neskak Gasteiz Cup txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko apirilaren 29a

Bost taldek hartu dute parte pasa den asteburuan Gasteizen jokatu den txapelketan. Kadeteak txapeldun izan ziren, eta alebinak bigarren. Gainontzekoek, oro har, emaitza bikainak lortu zituzten.

Asteburu honetan, Gasteiz Cup futbol txapelketa jokatu da Gasteizen. Larunbatean, hiru taldek hartu zuten  parte: alebin mailako bik eta infantil mailako beste batek. Alebinen lehen taldeak zilarrezko domina eskuratu zuen finalean penaltien txandan galdu ostean. Bigarren taldeak, berriz, kopako faseko garaikurra lortu zuen. Infantilak, berriz, ez ziren sailkatu txapeldunen fasera. 

Igandean, berriz, kadete eta jubenilen txanda izan zen. Emaitzarik onena kadeteena izan zen, finalean 7-0 irabazi ostean, trofeoa etxera eramanez. Nerea Eizagirre, jokalariari, gainera, jokalari onenaren saria eman zioten. Jubenilek, berriz, Eibarren aurka galdu zuten finalaurrekoan, baina 3. postua irabazi zuten.

Orokorrean, asteburu ederra izan da, Euskal Herriko talde onenen aurka aritu baitira neskak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!