Asteburu gogorra oraingoa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko mar. 19a, 09:39
Maila guztietan partidu gogorrak. EUSKAL LIGAKOAK maila mantentzeko puntu garrantzitsutak dituzte jokoan, denon animoak beharko dituzte igandean 12etan Hernanin aurka duten norgehiagokan

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA: BIZKERRE 0 – TOLOSA 1

Garaipen garrantzitsua gure neskak lortutakoa, kategoriari eusteko borrokan, are  gehiago taldeak dituen lesionatuak kontutan izanda.Gelditzen diren lau partidak hil edo bizikoak izango dira.

Igandean 12etan Hernani dator Usabalera, denok han egon behar dugu gure neskak animatzen.

GOLA: Nora Amondarain

JUBENILAK: LAZKAO 0 – TOLOSA 2

Uste baino errezago gainditu genituen Lazkaotarrak, Larunbatean 17.30etan Hernaniren kontra Usabalen, agian taldeko talde gogorrena.

 


KADETEAK:  TOLOSA 4 – INTXAURDI

GOLAK: Ainhoa Bengoetxea, Nerea Eizagirre 2 eta Ane Alfonso

Aurreko asteko partidu ahaztu eta erabat konzentratuta atera ziren.Partidu borobila gure neskak jokatutakoa, jokaldi ederrak, intensibitate handia e.a. Intxaurdikoak ezin izan zuten ezer egin.

Larunbatean 11etan Añorga dator Tolosara, puntu bateko abantaila daramagu beraiekin.Lidertza egongo da jokoan.Urteko partidu garrantzitsuena, jendea animatzen dugu Usabalera azaltzea .

 

INFANTILAK:

AÑORGA A 3 – TOLOSA A 2

Partidu bikaina Añorgako zelai txikian jokaturikoa. Aurtengo txapelketan porrotik jaso ez duen Añorgari aurre egitea lortu zuten tolosarrek, baita partiduan huts eta bi aurreratzea ere bi gol eder egin eta gero. Hala ere, etxeko taldearen kalitatea zelaiean nabarmendu zen eta binako berdinketa lortu zuten. Azkeneko minutuetan eskuratu zuen Añorgak garaipenaren gola areaz kanpoko falta jaurtiketa baten ondoren. Zorte txarra izan zuten tolosarrek, baloia defentsa batek desbideratu eta gero sartu bait zen atean. Espero baino estutasun gehiago pasa zituen Añorga liderrak. Aipatzekoa tolosarren borrokarako grina. Goleatzaileak: Ane eta Amaia.

 

Bonito encuentro el jugado en Añorga, con reducidas dimensiones del terreno de juego. Se adelanto el Tolosa con dos bonitos goles y  mantuvo a raya al invicto Añorga, pero la calidad del Añorga se plasmo sobre el terreno de juego, con dos goles del equipo local. Ganó el Añorga en los minutos finales por medio de un lanzamiento de falta desde fuera del área y con la mala suerte que la desvió una defensa Tolosarra, una pena. Pasó mas apuros de los esperados el lider Añorga. Mención a la gran bravura del equipo Tolosarra. Goleadoras: Ane y Amaia.

 

AÑORGA B 2 – TOLOSA A 4

 

Partidu hasiera oso ona izan zen gure aldetik baloiaren jabe eginda eta beraien areara iritsiz. Jarraian 3 edo 4 korner ateraz aukerak egin genituen. Baina berriro, baloi bat gure areatik ateratzerakoan oparitu genion aurrelariari eta berak ez zuen barkatu 1-0 eginez. Bigarren zatian berriro beraien bila joan ginen eta berdinketa egin dugu estrategian korner batetik Iratxek. Hazi egin ginen eta Leirek bigarrena eta berriro Iratxek beste bi gol 1-4 jarri arte. Hirugarren zatian markagailua eustera joan ginen eta partidua bukatzear zela korner baten azpitik ateratako baloi batean lehenengo zutoian sartu ziguten bigarren gola. Azkenean partidu bukaeran Añorga B 2-Tolosa B 4

 

El comienzo del partido fue muy bueno por nuestra parte teniendo la posesión sel balón y llegando al área rival. A continuación creamos ocasiones al sacar 3-4 córneres. Pero otra vez, regalamos un balón a la delantera al intentar sacar el balón jugado y esta no perdonó poniendo el 1-0 en el marcador. En el segundo tiempo fuimos a por ellas y logramos el empate al marcar Iratxe tras una jugada de estrategia a la salida de un córner. Nos crecimos y marcaron primero Leire y después Iratxe por partida doble para poner el 1-4. En el tercer tiempo salimos con la intención de aguantar el marcador y cuando el partido estaba a punto de finalizar nos marcaron el segundo gol a la salida de un córner lanzado por bajo al primer palo. Al final del encuentro Añorga B 2 - Tolosa B 4

 

 

 

ALEBINAK: HERNANI 3 – TOLOSA 10

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!