Emaitza bikainak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2014ko ots. 19a, 15:51
Nerea Eizagirre Kadete taldeko jokalaria, asteburu honetan Balentzi aldean egongo da 16 urte azpiko Euskal selekzioarekin.ONDO PASA Infantilko B taldeak oso ondo hasi du txapeldunen fasea.Argazkia beraiena da

 

Futbola neskak

EUSKAL LIGA: TOLOSA 1 – BEASAIN 1

Gola:Mirari Arteaga

Lehen zati eder bat egiñez aurreratu ziren gureak, baina bigarrenean Beasainekoak hobeto jolastu arren, epaileak 20 minutu faltan penalti argi bat gure alde ez zuen pitatu, jokalari batek eskuekin gelditu zuen nabarmen, baloia barrura zijoanean.

Eta bukaeran gure defentsa bat kalera bidali zuen 2. txartel oria ateraz, merezi gabe eta deskontuan Beasaindarren berdinketa lortuz.

Epailearen erabakiak emaitzan zerikusia izan zuten.

JUBENILAK: ORIOKO 1 - TOLOSA 2

Emakumezkoen Jubenillek lehenengo faseko azken partidua irabazi zuten 1-2 Orioko-ren aurka. Lehen bi sailkatuak ziren eta esperoko moduan partidu gogorra izan zen, aukera askorekin. Atsedenera 1-0eko markagailuarekin iritsi arren, bigarren zati on batean tolosarrak buelta eman zioten partiduari.  Horrela, lehen fase bikaina amaitzen dute galdutako partidu bat eta berdindutako beste batekin. Goleatzaileak Alazne Garmendia eta Nerea Murua.

KADETEAK:  TOLOSA 7 – ZUMAIAKO 0

Golak: Nerea Eizagirre 3, Ane Alfonso 2, Ainhoa Garikano 1 eta Nerea Etxeberria 1.

Partidu bikaina jolastutakoa, jokaldi ederrak , aurkaria ondo kokatuta egon arren ezin izan ziguten gelditu, markagailua lekuko.

Nerea Eizagirre gure taldeko jokalaria, asteburu honetan Balentzi aldean egongo da 16 urte azpiko Euskal selekzioarekin.ONDO PASA

INFANTILAK:

ZARAUTZ 1 - TOLOSA A 5

Golak: Claudia 3, Maria eta Nora

Partidu ederra Zarautzen gure neskak jokatutakoa, txapeldunen faseari hasiera emateko.

HONDARRIBI 1 – TOLOSA B 2

Golak: Irati Hernandorena 2

Hondarribitarrak neska handiak ziren eta gogorrak, partida irabazten hasi ziren baian gureak joko ederra egiñez buelta eman zioten markagailuari.Azkeneko minutuak beraien erasoa gelditu genuen asko sufrituz.

Beraien guraso batek zoriondu gintuen egin genuen joko politarengatik.

Txapeldunen fasea modu bikainean hasi dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!